Palmera Montero gunean administrazioarekin kudeaketak egiteko autozerbitzu terminala kokatu da

Palmera Montero gunean administrazioarekin kudeaketak egiteko autozerbitzu terminala kokatu da. Terminala Azken Portu kiroldegian kokatuta zegoen orain arte eta HAZ bulegoaren gelaurrean kokatutako makinaren berdin-berdina da. Gainera, datozen asteetan zehar zerbitzuaren pertsonal teknikoak terminal hauek erabiltzearen abantailak azalduko dituzte, izan ere, zerbitzu honen erabilera urte batetik bestera handitu egiten da.

Monica Martinez ordezkariak terminalaren lekualdatzearen arrazoiak azaldu ditu. “Kokapena, egunero Palmera Montero gunetik igarotzen diren pertsona kopurua eta erabiltzaileen profila kontutan hartuta, terminalak erabilra gehiago izango ditu”, azaldu du Monica Martinezek. Gainera, Artiatik asko atera gabe, zerbitzua Arbes eta Dunboako bizilagunei hurbiltzen zaiela azaldu du ordezkariak.

Datozen asteetan zehar, pertsonal teknikoak teknologia honen txertaketak sortzen dituen abantailak  eta kudeaketa elektronikoa lagunduko duela (terminalen erabilera, Irun Txartelaren erabilera, …) azalduko du. Hitzaldi informatiboak astelehenean hasiko dira eta hurrengo ordutegia izango dute:

– Astelehen eta asteazkenetan: 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

– Astearte, osteguna eta ostiraletan: 11:00etatik 14:00etara.

– Larunbatak: 10:00etatik 13:00etara.

28.000 kudeaketa baino gehiago

2019. urtean zehar 28.143 kudeaketa egin ziren autozerbitzu terminalen bitartez. Monica Martinez ordezkariak azaldu duenez, kudeaketa errazentzako oso sistema aproposa da, izan ere, zerbitzuaren ordutegi zabalak eta arreta zerbitzu azkarra zerbitzuaren abantaila nagusiak dira.

Palmera Monteron kokatutako terminale honetaz gainera, Irungo Udalak bi terminal gehiago dauzka HAZ bulegoaren gelaurrean egunero goizeko 8:00etatik gaueko 22:00etara zabalik daudenak. Hortaz gain, Kutxabankekin sinatutako akordio bati esker, bankuetxeak Ventas eta Anakan dauzkan sukurtsaletan beste bi autozerbitzu terminal daude. Gainera, duela gutxi terminalak berrituak izan dira software-a gaurkotu ostean, orain arte egiten ziren kudeaketa posibleen kopurua mantenduz eta mugikortasun mugatua duten pertsonentzako irisgarritasuna ahalbidetuz.

Momentu hauetan, terminalek kudeaketa kopuru handia eskaintzen dute, batez ere, bi motakoak. Oinarrizko zerbitzuak, titularraren NAN originalaren bitartez, udalaren Egoitza Elektronikoan eskaintzen diren zerbitzuak dira, Irun Txartelaren bidez. Hiritarrek gehien erabiltzen dituzten zerbitzuak hauek dira: erroldatze zihurtagiriaren igorpena, ordainagirien ordainketa eta kopia eta kanpaina berezietarako, adibidez, Udalekuetarako izen emateak edo “Erosi eta Ikasi” programan parte hartzeko eskakizunak.

 

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude