Plaiaundi Institutuak profesional eta pertsona onak formatzea du helburu

Plaiaundi Institutua 1973. urtean abian jarri zen, eta ordutik sekulako bilakaera ezagutu du. Gaur egun Batxilergoa eta Goi zein Erdi Mailako Heziketa Zikloak eskaintzen ditu.

Batxilergoari dagokionean, bi adar aukeran daude: Zientzia eta Teknologia edo Giza Zientziak, A zein D ereduetan. Plaiaundi Lanbide Heziketaren alorrean Zerbitzuen sektoreko erreferente da, eta adar hauetako ikasketak eskaintzen ditu: Garraio-merkataritza, Osasuna, Administrazio-informatika eta Haur Hezkuntza / Arreta Soziosanitarioa.

Edozein dela aukeratutako ikasketa, gizarteak eskatzen duen Etengabeko Formazioari eta plaiuandi insti_slideBerrikuntzari egoki-tzeko jarrera-gaitasuna ere lortu behar du ikasleak. Hartara, irakasleen formazioak eguneratua egon behar du, bai pedagogiari dagokionez, bai Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia Berriei dagokienez.

Oinarrizko gaitasunez gain, zentroak honako hauek ere ditu xede: gaitasun digitala eta informazioaren tratamendua, gizarte- eta hiritar-gaitasuna, modu autonomoan ikasten jarraitzeko jarrerak, eta autonomiarako zein ekimen pertsonalerako gaitasuna. Hau guztia lortzeko irakas-jarduerak nahiz eskolaz kanpokoak baliatzen dira.

Profesional onak heztea da helburua; baina, aldi berean, garrantzi handia ematen zaio pertsonak izateari eta ingurukoekin harremanak izaten jakiteari. Plaiaundik ikasle oso ezberdinen arteko harremanak ahalbidetzen ditu. Hortaz, giroa goxoa da, erosoa, garapen pertsonalerako eta bokazionalerako oso aproposa.

Ikasleek unibertsitate ikasketak edo Heziketa Zikloak aukeran dituzte, behin amaituz gero.

Helburuak erdiesteko, Institutuak berebiziko garrantzia ematen dio Tutoretza Lanari, bi ildotatik:

Alde batetik, Batxilergoko ikasleek euren tutorearekin astean behin bilera egiten dute; aurretik, tutoreek Orientazio departamentuarekin biltzen dira. Bestetik, irakasleen tutore rola indar-tzen da.

Jada hain globalizaturik dagoen gure gizarte honetan, hizkuntzak menpera-tzea ezinbestekoa da. Ahal dugun heinean, eskola ordutegitik kanpo ingelesa indartzen dugu, bi norabidetan: Batxilegoko ikasleek eskatutako maila gainditzea xede duena eta Lanbide Heziketakoek europar programetan erabiliko duten irakas-hizkuntza hobea menperatzea bilatzen duena. Halaber, EGA eskuratu aldera, taldeak eratzeko aukera badago.

Ikasgela guztietan ordenagailu eta proiektore bana daude, Komunikazioaren eta Informazioaren Teknologien erabilera bultzatzeko. Gainera, zentroak telekomunikazio sare berria dauka. Honek ahalbidetu du idazmahai birtuala deritzon tresnaz horniturik dauden bi gela berri apaila-tzea.

Teknologia berriak zentroaren hainbat kudeaketa-plangintzarako ere baliatzen dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude