Ribera programak arte garaikidea Bidasoa ibaiaren ertzetara hurbildu du

Irailaren 21an Ribera programaren 4. edizioa antolatu zen Bidasoa ibaiaren bazterreko lurretan. Aurtengo eszenatoki nagusia Laiak izeneko eskulturaren inguruan kokatu zen eta egun osoan zehar artista ezberdinak igaro ziren bertatik. Jardunaldi honen bitartez 2019 urteko Ribera Beken barnean garatzen ari diren proiektuen aurrerapen bat ikusteko aukera izan zuten Dunboa auzoko bidegorriaren ingurura hurbildu ziren bisitariek.

Ribera programaren oinarrizko baloreak bere horretan mantedu badira ere, aurtengo edizioak aldaketa txiki batzuk izan ditu. Lehen aldaketa nagusia jardunaldiaren garapenarako finkatutako ardatzarekin zerikusia du. Hain zuzen ere, aurreko edizioetan bezala ibaiaren ibilbidea jarraitu da eta hiriak bere urmaelekin duen harremanaren berrekurapenean zentratu da. Hortaz gain, aurtengo gai nagusia ongizatea izan da, urari arreta berezia eskaini zaiolarik bizitzaren iturri den heinean. Bestetik, jardunaldien kokapenean ere aldaketak egon dira, eszenatoki nagusia Laiak izeneko eskulturaren inguruan kokatu baita eta ekintzak ibaiaren eskubiko lurretara lekualdatu direlako.

Ekintzen segida
Programaren barneko ekintza guztiak aire zabalean garatu dira inolako arazorik gabe, izan ere, irailaren 21eko eguraldi onak jardunaldiaren garapen egokian lagundu baitzuen. Ekintzak goizeko 9:30etan hasi eta arratsaldeko 15:00ak arte ibaiaren bazterrak artez zinpristindu zituzten. Jardunaldia Silvia Hoyosek zuzendutako eta Alaia Belaunzaranek arpak lagundutako yoga saio musikatu batekin hasi zen. Jarraian, María José Noain eta Koldo Salinasek (Brasil Irunen) izenburu bezala “Bidasoako txokolatea” izena izan zuen hizketaldi gastronomiko dastatua dinamizatu zuten. Goizeko beste ekintzetako bat Laiak eskulturaren inguruan Eneko Gil dantzariak, Alaia Belaunzaranen arparen musikarekin lagundurik eskaini zuen dantza emanaldia izan zen. Jardunaldiari amaiera emateko zianotipia postalarekin loturiko tailer bat antolatu zen. Gainera, aurreko edizioetan egin bezala, egun osoan zehar Pili Aguado artistak “Memoriadun ormak” ekintza garatzeaz ardutaru zen. Ekintza honen bitartez Santiagoko bidegorrirako sarbidean kokaturik dagoen zubibideko ormetan mural bat margotu zuen.

Ribera Beken aurrerapena
Ohikoa den moduan Ribera programaren bitartez Ribera Beketako irabazleek garatzen ari dituzten proiektuen aurrerapena ikusteko aukera izan zuten ere bisitariek. Ribera Bekek antropologia eta artea elkartzen dituzte memoria historikoarekin eta muga izaerarekin loturiko ikerketak garatzeko. Lankidetzan azterketa garatzen duten ikerle eta artistei ikerketaren emaitza edoizein adierazpide artistikoren bitartez islatzeko aukera eskaintzen zaie.

Bi proiektuk irabazi dituzte 2019 urteko Ribera bekak. Lehena, Rúben Mejuto Fernández eta Andrea Giraldo Sevillak sinatutako “Irungo ahozkotasunaren eta Memoriaren Kartografia: Emakumeak eta muga arteko nortasunak” proiektua. Bestetik, María José Noain eta Artitadetó elkartearen “Bidasoako kartografia emozionala” proiektua.

Artisten Egonaldiak programaren aurrerapena
Ribera programa une batez alde batera utziz gero, jardunaldian Asrtisten Egonaldiak izenaz ezagutzen den proiektuaren aurrerapena ikusteko aukera egon zen ere. Izan ere, Iván Gómez eta Anatz Ormazak imigrazioaren eraikin zaharraren inguruko erakusketa bat aurkeztu zuten bertan, Artisten Egonaldiak deialdia “La isla de los faisanes y el pliegue rojo” izeneko proiektuarekin irabazi ostean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude