Sahararen aldeko Euskal Karabanara batu da Irungo Udala

Irungo Udalak TADAMUM Txingudiko Sahararen Lagunen Elkartearekin lan egiten du Sahararen aldeko Euskal karabana kanpaina solidarioan. Aurreko urteetan bezala, urtarrilaren 26an, ostiralean, eta 27an, larunbatean, elikagaien eta produktu higienikoen bilketa herrikoia egingo dute boluntarioek. Arroz-palet bat erosiz lagunduko du Irungo Udalak kanpainan.

Hiriko merkataritza-gune hauetan egingo dira bilketak: Anzarango BMan, San Migueleko BMan, Anakako BMan, Serapio Mujicako BMan, Palmera Monteroko BMan, Alardeko BMan, Super Amaran, Mendibileko Netton, Juan Aranako Eroskin, El Pinarreko Eroskin eta Kateako Lidlean.

Honako produktu hauek eskatzen dira: Azukrea, arroza, pasta, lekaleak, atuna eta sardinak oliotan eta konpresak.

Bestalde, urtarrilaren 22tik 26ra bitartean, produktuak biltzen ari dira ikastetxe hauetan ere:  Txingudi Ikastola, Elatzeta eta Bidasoa Institutua. Urtarrilaren 29an, astelehenarekin, GURUTZE GORRIKO boluntarioak joango dira zentroetara bildutako produktuak jasotzera. Gero, TADAMUMeko boluntario-taldeak Belaskoeneko industrialdeko 32. lokalean paketatu eta paleteratuko ditu.

Boluntario bila

Txingudiko Sahararen Lagunen Elkarteak (TADAMUM) dei egiten die Irungo merkataritza-guneetan produktuak biltzeko eta Belaskoeneko industrialdeko 32. lokalean paketatzeko boluntario gisa parte hartu nahi duten guztiei.

Jasotako produktuak bigarren eskuko kamioietan bidaliko dira. Kamioi horiek SARAHARAREN ALDEKO EUSKAL KARABANA osatuko dute, eta Tindoufeko (Aljeria) errefuxiatu sahararren kanpamentuetara joango dira. Otsailaren amaiera aldera ateratzea espero dute.

Familia solidarioak behar dira

Gainera, TADAMUM elkarteak dei egin nahi du, Oporrak Bakean programaren barruan haur saharar bat hartzeko prest dauden eskualdeko familia solidarioak aurkitzeko.

Programa horren helburu nagusia da Tindufeko (Aljeria) errefuxiatuen kanpamentuetatik datozen 7 eta 12 urte bitarteko umeak bi hilabete igarotzea udan abegi-familietan, errefuxiatuen kanpamentuetako baldintza gogorretatik urrun. Alde batetik, elikadura-gabeziak konpontzen dituzte ahal den neurrian, eta, bestetik, azterketa medikoak egiten dizkiete.

Haurrak bi hilabete inguru egoten dira, uztailetik abuztura bitartean, eta familia hartzaileek konpromisoa hartzen dute udan bi hilabetez umeari ostatua, mantenua eta zainketa emateko, azterketa medikoetara joateko eta saharar umea familian integratzeko. Udala arduratzen da bidaia- eta aseguru-gastuez.

Oporrak Bakean programak aukera ematen die familiei zuzenean beste kultura bat ezagutzeko eta seme-alabei solidaritatea, tolerantzia, errespetua, bizikidetza eta beste balio batzuk transmititzeko.

Elikagaiak biltzeko kanpainan parte hartu edo Saharako ume bat hartu nahi duten pertsona guztiak TADAMUM elkartearekin harremanetan jar daitezke 666 50 13 50 telefonoan edo mezu elektroniko bat bidalita tadamum@hotmail.es helbidera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude