San Pedroko Txirrindularitza Sari Nagusia San Pedro eta San Martzial jaien egitarauaren barneko kirol data esanguratsua da. Proba honek Irungo hirian duen garrantziaz gainera, estatu mailako txirrindularitzaren historiako proba zaharrenetako bat da, zaharrena ez bada. Aurten, gainera, gerra garaian izandako etenaldien ostean, proba honek bere lehen mendeurrena beteko du.
Irungo txirrindularitzaren historiak XIX. mendeko 80ko hamarkadakoak dira lehen txirrindularitza proben erreferentziak. Zehazki, Udal Artxiboan, duela 120 urte baino gehiago Urdanibiako Alamedan egiten ziren belozipedoen lasterketa informazioa aurki daitezke, beranduago, Shabaldiko belodromoan, egungo Zabaltza plazan antolatuko zirenak.
Urte batzuk geroago, 1888 urteko ekainaren 29an Zabaltza plazan belozipedoen lasterketa bat antolatu zen, non Paris, Burdeos eta Baionako lasterkariek parte hartu zuten. Proba hau estatu mailako txirrindularitzako zaletuen kategoriaren barneko lasterketarik zaharrena dela uste da.1896 urtean hiriko lehen txirrindularitza kluba sortu zen Irungo Txirrindulari Elkartearen izenaren azpian, Juan Iruretagoyena eta Gabriel Moleresen klub horretako presidenteak izan zirelarik. Urte horretan, bitxikeria moduan, San Pedroko lasterketa ekainaren 28rako antolatu zen, ekainaren 29an egin beharrean.
Lehen klub horren bizitza laburra izan zen, 1901 urtean desagertu baitzen, nahiz eta XX. mendearen hasieran txirrindularitzak gorakada garaiak bizi izan zituen arren. San Pedroko probaren antolakuntza beranduago sortu zen San Miguel Txirrindularitza Klubaren eskuetara pasa zen eta 1989 urtea arte mantendu zuen ardura hau. Betan, aipamen berezia merezi du San Miguel klubetik proba antolatzeko lan handia egin zuen Emiliano Gomezek, izan ere, bere lanari esker probak estatu mailan ospea irabazi zuen.
Egungo Irungo Txirrindulari Elkartea 1969 urtean sortu zen mugaren bi aldeetan txirrindularitza bultzatzeko helburuarekin eta Luis Mari Ausán klub berri honen lehen presidentea izan zen. San Pedroko lasterketaren antolakuntzaz arduratu da 1989 urtetik aurrera, Luis Mari Ausan klub berri honetako lehen presidenteak azaldu duenez, “San Miguel klubaren desagerpenarekin San Pedroko lasterketa Irungo Txirrindulari Elkartearen eskuetan gelditu zen”.
Parte-hartzea
Irungo jaien inguruan antolatzen den txirrindularitza proba honek lortutako errekonozimendu handiaren ondorioz, maila altuko kirolariek parte hartu izan dute bertan. Horien artean, Luis Ocaña Errandonea, Perurena, Nazabal, Andiano, Lasa, Manzaneque eta Pasarrodonaren neurriko txirrindulariek parte hartu zuten bertan.Luis Mari Ausán klubeko presidente ohiak azaldu duenez, askotan San Pedroko lasterketaren datak Espainiako Txapelketaren koinziditu du eta, ondorioz, Espainiako selekzioan konbokatutako kirolariek ezin izan dira Irungo lasterketara hurbildu.
Ibilbidearen aldaketa
Ibilbide luzeko proba honek hainbat ibilbide ezagutu ditu bere historian zehar, baina, beti Bidasoaldea eta Nafarroako Baztan inguruan. Luis Mari Ausan presidente ohiak adierazi du San Miguel kluba oraindik probaren antolatzailea zen urteetan ibilbidea aldatu eta batzuetan ohikoa baino zailagoa izatera iritsi zela. Hain zuzen ere, behin, ibilbidearen zailtasuna dela medio, Kolon pasealekuko helmugara 7 txirrindulari soilik iritsi zirela gogoratzen du.
Azken urteetan, ordea, probaren ibilbide berdintsua errepikatu da, guztira, 125 kilometrotako distantziarekin. San Pedroko proba Irundik abiatua, Bidasoako ibaiaren ubidea jarraituz Nafarroako lurretan murgildu, Zigako gaina igo eta, Irungo erdigunera iritsi aurretik Erlaitzeko gain konplikatura igotzen zen orain arte.
Izan ere, aurten lasterketaren antolakuntzak ibilbidea zehazteko zailtasunak aurkitzen ari ditu Trafiko Zuzendaritzak ipinitako oztopoen ondorioz. Hala ere, lasterketaren egunerako dena prest edukitzea espero dute, data garrantzitsu honetan San Pedroko sari nagusiak kale egin ez dezan.