Gaur egun sare sozial hedatuenek beren zerbitzuak euskaraz ere eskaini ohi dituzte, erabiltzaile askok borondate hutsez eta musu truk itzulpen lanak eginda, eskaini ere.
Alabaina, ez ditugu beti sareok zuzen konfiguraturik izaten euskaraz erabili ahal izateko. Hona hemen hori lor-tzeko modua, oso erraza baita.
Tuenti euskaraz konfiguratzeko, gaztelaniatik abiatuta, “Mi Cuenta” delakora joan behar dugu; han, ezkerreko zutabean, “Preferencias de mi cuenta” jo eta, azkenean, “Cambiar idioma” saileko hizkuntzen artean, euskara hautatu.
Facebook-en kasuan, “Configuración de Cuenta” jo, eta “Idiomas” sailean zabaltzen zaizkigun hizkuntzen artean, euskara eskaintzen diguna klikatuko dugu.
Twitter-en ere erraz-erraza da: goian, eskuinean, konfigurazioa azaltzeko agertzen den koskadun gurpilera jo, eta “Configuración” agertzen zaigunean, “Cuenta” hautatu. Hizkuntzaren hautaketa lehendabiziko aukeren artean dago: euskararena “Vasco” idatzia dago gaztelaniazko bertsioan. Kasu horretan oraindik orain beta moduan dagoenez, akats batzuk izan ditzake; baina osotoro ongi funtzionatzen du eta ez dugu inolako akats larririk antzeman.
Bukatzeko, YouTube-n, orriaren beheko aldean, hizkun-tzak hautatzeko aukera badago; baina nabigatzailea zuzenean euskaraz konfiguratua badugu, berez aterako zaigu geure hizkuntzan.
Espero dugu aholku xume hauek baliagarriak izango zaizkizula sare sozialetan euskaraz ikasteko eta ongi pasa-tzeko tenorean.

Marketing Online-ko aholkularia
3yMedia Comunicación Digital