Sigma Project Quartet laukoteak kontzertua eskainiko du Ricardo Requejo Ganbera Musikaren zikloaren barnean

Irungo Udaleko Kultura arloak antolatuta, Sigma Project Quartet laukoteak emanaldi bat eskainiko du igande honetan, otsailak 26, 19:00etan hasita, Irungo Amaia KZn Laukotea talentuz betetako lau saxofoilarik osatzen dute: Andrés Gomis (saxo sopranoa), Ángel Soria (saxo altua), Alberto Chaves (saxo tenorra) eta Josetxo Silguero irundarra (saxo baritonoa). Gainera, Mario Prisuelos piano-jotzailea dute laguntzaile, eta «Inblue» izeneko programa bat eskainiko dute.

Ricardo Requejo Ganbera Musikako Zikloaren programaren barruan sartzen da emanaldi hau. Gonbidapenak Amaia KZren webgunean eskuratu daitezke, baita txarteldegian ere, emankizuna baino ordubete lehenago, sarrerarik geratzen bada. Sarreren prezioa 5 € da.

Laukoteak musika-programa osatu bat eskainiko digu, maila goreneko konpositoreen obrak eskainita, hala nola Phillip Glass (Concerto for saxofon quartet, 1995) eta Leonard Berstein (Candide, 1956; Rhapsody in Blue, 1924).

Saxofoi laukote bat baino askoz gehiago

SIGMA Project ezinbesteko tresna da XXI. mendeko musika instrumentalerako. Madrilen du egoitza sortu zenetik. Saxofoiaren benetako Arditti hauek (hala deskribatu zituen Scherzo aldizkariak) enkargu ugari jaso dituzte, bederatzi produkzio diskografikotan parte hartu dute eta 150 kontzertu baino gehiago eskaini dituzte munduaren luze-zabaleko auditorium eta jaialdietan. Horrela, Espainiako musika-talderik aktiboenetako bat dira.

10. urteurrenaren nazioarteko biran, 2018an, BBVA fundazioak SIGMA Projecten bikaintasuna saritu zuen, Musika-ikerlari eta -sortzaileentzako Leonardo beka prestigiotsua emanda.

Ricardo Requejo Ganbera Musikako Zikloa

Ricardo Requejo Zikloan ganbera-musikako kontzertuak eskaintzen dituzten ibilbide profesional nabarmena duten hiriko musikariek. Zikloa bost kontzertuk osatzen dute, eta urtearen lehen erdian programatzen dira Amaia KZn.

Kontzertu horien bidez, musikako ibilbidea Bidasoaldean hasi eta Irungo Musika Eskolan ikasi zuten tokiko artistei aukera ematen zaie egindako aurrerapenak beren hirian bertan erakusteko.

Hortaz, Irungo eta Hondarribiko musikariak izaten dira kontzertuetako protagonistak eta, batzuetan, baita inguruko beste musikari batzuk edo ohiko laguntzaileak ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude