IÑIGO CAMARERO, Txingudi Errugbi Klubeko lehendakariordea:“Taldea goian mantentzea eta lehen taldera igotzen saiatzea izango dira aurtengo helburuak”
Udako oporraldien ostean, denboraldi berria prestatzeko lanean hasi da Txingudi Errugbi Klub taldea. Aurre-denboraldiko entrenamenduetan gogor lan egiten ari dira irailaren 30ean hasten den ligarako sasoi betean egoteko. Aurreko denboraldiaren amaieran lortutako datuekin pozik zaudete? Bai, nahiz eta lehen taldera...



