Caser Residencial, zainketen sektoreko erreferentea, pertsonen autonomia sustatzeko eta indartzeko lanean ari da. Horretarako, bere zerbitzuetan azken aurrerapen teknologikoak txertatzen ditu, ahalik eta arretarik onena eskaintzeko. Bere eskaintza zabalaren barruan, Telelaguntza aurreratuaren inguruan hitz egingo dugu.
Gaur egun merkatuan aurkitzen ditugun erloju adimendunen itxura badu ere, gailu horrek, gainerakoek ez bezala, segurtasuna eta, behar izanez gero, berehalako arreta ematen duten hainbat funtzio ditu.
Zerbitzu osoa
Lehenik eta behin, erraz erabiltzen dela nabarmendu behar da.
Bere funtzioen artean, erlojutik bertatik deiak jaso eta egiteko aukera ematen du, gailuak duen SIM txartelari esker. Bestalde, erlojuak “erorikoak detektatzeko” sistema bat du, erorikoren bat gertatzen denean hautemateko eta, beharrezkoa izanez gero, larrialdi-abisua aktibatzeko gai dena. Gainera, GPSaren funtzioak erabiltzailearen kokapenaren jarraipen zehatza egiteko aukera ematen du, erabiltzailea desorientatzea edo galtzea saihestuz. Botoi gorria sakatze hutsarekin, telelaguntzaren atzean dagoen giza taldeak erantzun ahal izango dio erabiltzaileari.
Era berean, erlojuak beste zerbitzu osagarri batzuk ere baditu, hala nola, medikuaren hitzorduei buruzko SMS bidezko abisuak, urratsen kontaketa edo pultsazioen neurketa. Neurketa horiek guztiak denbora batez egongo dira erregistratuta.
Lasaitasuna guztion eskura
M.J.B. da zerbitzu horren erabiltzaileetako bat, eta honako hau adierazi digu:
“Duela urte eta erdi hasi nintzen erlojua erabiltzen, eta gustura nago, oso erraza baita erabiltzeko. Bereziki baliagarria zait eskaintzen dituen funtzio guztiei esker. Nire kasuan, Jaizkibel inguruan paseatzeko ohitura dudanez, seguru sentitzen naiz edozein gorabeheraren aurrean erlojuaren atzean dagoen giza taldera jo ahal izango dudala jakitean. Niri ematen didan segurtasunaz gain, nire familiak asko eskertzen du edozein larrialdiren aurrean berehala artatuko nautela jakiteak. Egunero erabiltzen dut deiak egiteko eta jasotzeko, egunero egiten dudanaren jarraipena egiteko, edo nire tentsio arteriala kontrolatzeko “.
Laburbilduz, adierazi behar da Caser Residencialeko telelaguntza erloju aurreratua aurrerapen handia dela, eta aukera ematen diola pertsonari bere independentziari eusteko, baina behar duen arretarekin edo laguntzarekin, dagoen tokian dagoela, eta edozein arrisku egoeraren aurrean, hala nola erorketa edo desorientazio baten aurrean.



