2023ko Espainiako Gallurreko txapelketa absolutua proba gehienetan erakutsitako maila bikainagatik gogoratuko da. Atletismoa maite duten guztientzat ikuskizun itzela eskaini dute Bidasoa atletiko taldeko kirolariek txapelketan, klubeko hainbat atleta protagonista izan direlarik.
Guztira bederatzi atleta lehiatu dira Gallurreko txapelketa absolutuan. Eta ez hori bakarrik, baizik eta klubeko kirolarien artean; zilarrezko bi domina, finalistak diren bi postu – Top 8an egotea suposatzen duena – eta hamargarren postu bat izan dira emaitzarik nabarmenenak. Bidasoa Altetiko Taldetik adierazi dutenez, “harrigarria benetan, bederatzi atleta horietatik bost etxeko atletak direla kontuan hartuta”.
Teresa Errandonea
Teresaren pista estaliak ustekaberen bat edo beste izan badu ere – lesio luze batetik etorri zen, eta pixkanaka lehiaketa-erritmoa hartu du –, emaitzen progresioa oso positiboa izan da hitzordu desberdinetan, absolutura iritsi arte.
Gallur gorriz markatutako data bat zen berarentzat, ez bakarrik 2022ko titulua berresteagatik, baizik eta Europako minimoa lortzen saiatzeagatik. Txapelketa estropezu txiki batekin hasi zen sailkatze errondan, hesi bat ukitzea eragin zuena eta ibilera berregokitzera behartu zuena.
Hala eta guztiz ere, finalerdietara joan zen, eta bertan, Xenia Benach edo Carmen Sánchez, besteak beste, oso serie zorrotza izango zuen zain. Hala ere, Teresak lasterketa azkarra egin zuen, bigarren amaitu zuen, finalerako txartela lortu zuen eta urteko marka pertsonala egin zuen: 8,08 segundo.
Finalean, kamerak bi faboritoetan zentratu ziren: Teresa eta Xenia. Hasieratik biek hartu zituzten buruz buruko posizioak, Teresa hobeto irten zen arren, azkenean Xeniak gainditu zuen.
Teresak 8,13 denbora lortu du finalean eta Espainiako txapeldunordea izan da. Ez da Madrilgo World Indoor Tourrean egongo atseden fisiko eta mentala hartzeko, bere sare sozialetan esan duen bezala.
Iker Arozena
Aurtengo pista estalia oso ondo ari zaio ematen Ikerri. Edo, agian, eta seguruena, jauzilariaren egoera fisikoa bere unerik onenetako batean dagoela. Izan ere, denboraldi honetako emaitzak dominetan eta recordetan zenbatzen ari dira Ikerren kasuan.
Otsailaren 4ko 23 azpikoan urrea lortzetik eta Europarako minimoarekin, absolutua urtea biribiltzeko hitzordu ezin hobea zen. Aurrean, sasoi onean dauden lehiakideen kartel bat izan zuen; Jaime Guerrak edo Daniel Amezek, besteak beste, ikuskizun ona emango luketenak.
Luzera lehiaketan, Ikerrek bi jauzi baliagarri izan zituen egindako sei saiakeretatik. 7,43 metroko laburrenak hobekuntzarako txartela eman zion, eta azken-aurreko jauzian 7,67 metroraino egin zuen hegan.
Azkenean, Jaime Guerrak lortu zuen urrea 7,90 metroko jauzi onenarekin eta Iker Espainiako txapeldunorde absolutua izan zen. Emaitza bikaina, pista estali bikain bat borobiltzen duena eta Istanbulgo Europakora bidaiatuz amaiera ematea espero dena.
Juan Errandonea
Brontzezko domina ukitu zuen etxeko beste jauzilari bat Juan Errandonea izan zen. Jauzi hirukoitzeko espezialistak absoluturako txartela lortu zuen, txapelketa ospatzeko aste gutxi falta zirenean.
Ez da berria Juanek bere hanketan duen kalitate bikaina, eta erabat frogatu zuen. Hiru jauzi baliagarritik, denak 15 metrotik gora, bere 15,54 metroko jauzirik onenak bosgarren postuan jarri zuen brontzezko dominatik 12 cm-ra. Aire zabalean markatzeko eta kontuan hartzeko emaitza.
Txapelketako irudietako bat Joseba Sarriegik hartu zuen, eta oso une zaila ikusi zuen bertan. Juan Errandonea eta Teresa Errandonea, bere azken jauziari (hirukoaren azken saiakera) eta azken lasterketari (60mv-ko amaiera) batera aurre eginez.
Marieta Jover
Beste ezer gutxi eska diezaioke Marietari Espainiako atletismoak. Azken urtea du txapelketan eta lesio luze baten ondoren, Marieta pista estalian ondo lehiatzen ari da eta emaitzak lagun ditu.
Ohi duen alaitasun eta motibazioarekin, Marietak luzera erregularreko lehiaketa itxi zuen. 6 metrotik gorako jauzi guztiekin eta 6,13 metroko jauzi hobearekin, laugarren postutik 3 cm-ra eta dominatik 15 cm-ra bakarrik geratu zen. Azkenik 6. postu ona eta txapelketako finalista izatea lortu zuen.
Victoria Briso
Victoria Briso pista estalian gozo-gozo dabilen beste atleta bat da. Dominak ukitu zituen 23 azpikoan eta asteburu honetan estreinatu zen.
Beldurtu beharrean, Victoriak maila handia erakutsi zuen hainbat probatan – beste batzuetan espero zen emaitza lortu ez bazuen ere –, hesietan marka pertsonal hobea (8,86 segundo) edo pisuan denboraldiko markarik onena (10,64 metro) eta txapelketan erabakitasuna eman zioten 3517ko puntuak. Urte hasiera hau ona izaten ari da atleta gaztearentzat, eta espero dugu indar handiagoz itzultzea aire zabalera.
Malen Urduña
Estatuko txapelketetan aritzen den beste atleta fikoetako bat, Malen Urduña – brontzezkoa aurreko Espainiako aire zabaleko txapelketan – Madrilera joan zen bere espezialitatean, pertikan, lehiatzera.
Malen ondo hasi zen, 3,70m-ko hasierakoa gaindituz. Ondoren, 3,90 metrora pasatzean, zailtasun batzuk aurkitu zituen eta ezin izan zuen altuera gainditu. Pena bat Malenentzat, emaitzak ez baitu erakusten bere benetako potentziala, seguru asko aire zabalean ikusiko dena.
Elena Martín
Klubeko erdi fondista iritsi berriak ere ez zuen bere egunik onena izan txapelketan. Elena txapelketa baino aste batzuk lehenago Madrilen gutxienekoa – 2: 10,99 – lortzetik zetorren.
Finalerdian, ordea, ez zuen % 100ean lehiatzea lortu eta 2: 16,93 minuturekin bukatu zuen. Denbora horrek ez zion utzi finalera pasatzen eta zapore mingotsa utzi zion. Askoz gehiago dauka Elenak bere hanketan.
Beñat Miquelarena
Poz handia eman eta emango duen beste atleta bat Beñat Miquelarena da. 20 urtez azpiko atleta izanik, absolutuan lehiatu ahal izan da, eta, zalantzarik gabe, abiaduran klubeko talentuetako bat da.
Beñat lehenengo aldiz lehiatu zen 200 metroetan. Denboraldi honetan 21,77 segundoko denbora pertsonal hobearekin, 200 metroetako bigarren finalerdian lehiatu zen. Oso ondo egin zuen korrika eta laugarren amaitu zuen 21,97 segundoko denborarekin.
Ezin izan zuen erronda gainditu, baina hori gutxienekoa izango da. Esprinter gaztea etorkizunean kontuan hartu beharreko atleta gisa aurkeztu da.
Angela Castell
Angela da beste esprinterretako bat, pista estaliko txapelketa handi bat ixten duena. 23. azpikoan lehiatu ondoren, absolutuan sartzea lortu zuen. Bere finalerdian Angelak 200 metroak 25,19 segundotan korritu zituen eta erronda gainditu ezin izan zuen arren, denboraldia bi marka pertsonalekin eta estatuko txapelketetako bi partaidetzarekin amaitu zuen.
Irundar gehiago Espainiako txapelketan
Miren Martin Aramburu alteta irundarrak, egun Sprint Leon taldean dabilena berriz, finalaurrekoetan sailkatzea lortu zuen. Espainiako Txapelketa Absolutu batean lehen aldiz finalean lehiatu zen 1.500 metroetan.