Udal bozeramaileek aho bateko babesa eman diete Irunek Europan aurkeztuko dituen proiektuei

Irungo Udaleko Bozeramaileen Batzordeak adierazpen instituzional bat sinatu du, aho batez, Europako Finantzaketa Funtsen estrategien barruan sar litezkeen proiektuak jasotzen dituen dokumentua babesten duena, deialdi arruntetan (2021-2027) eta ezohikoetan (2021.2023).

Adierazpen Instituzionalak hiriak lehen alarma-egoeratik (2020ko martxotik) jarraitu duen bidea jasotzen du, lehenik eta behin Ekonomia eta Gizarte Sustapenerako Plan bat eginez eta, era berean, etorkizunerako gogoeta eginez, krisiaren problematikari erantzun egokia emateko eta etorkizunari begira.

“Talde politikoek sinatu dute Adierazpen hau. Horren arabera, “Foro politiko gisa, Irun Hiriaren estrategia definitzen duten proiektuetan adostasuna bultzatu, garatu eta bilatuko du”. Eta erabaki da Irun Ekintzan erakundearen Kontseilu Nagusia izatea gizarte- eta ekonomia-sarearen ordezkari gisa, planteatutako proiektu estrategiko guztiak garatzeaz arduratuko dena.

Gainera, adierazpenaren bigarren puntu batean erabaki da “Administrazio eskudunei eskatzea elkarrizketa-bideak ireki ditzatela, proiektu horiek kontuan har daitezen COVID19aren pandemiak sortutako ondorioak arintzeko abian jarriko diren laguntza ekonomikoko tresnetan, bereziki Europako Errekuperazio eta Erresilientzia mekanismoaren bidez”.

Adierazpenarekin batera, tokiko ekimen publikotik sortutako 12 proiekturen oinarrizko ildoak jasotzen dituen dokumentua aurkeztu da. Proiektu horiek 232 milloi euro inguruko kostua dute, eta ekimen publiko pribatuko beste bost proiekturekin osatzen dira.17 proposamenak banakako fitxekin aurkezten dira. Fitxa horietan, hirian eta ingurunean dituzten eraginak eta gutxi gorabeherako aurrekontua zehazten dira.

A. Tokiko ekimen publikotik jaiotako proiektuak

  1. Via Irun proiektua
  2. Via Irun. Aduana birgaitzea, ikasteko, lan egiteko eta sortzeko berrikuntza-espazio gisa
  3. Via Irun. Mugaz Gaindiko Berrikuntzako Lehen Hiri Barrutia (desjabetzeak)
  4. Via Irun. ADIFeko geltoki berria
  5. Via Irun. ETS trenbideak ADIF plataforman integratzea, Irungo Hiri Barruti Berritzailean
  6. Irun 4.0 eraldaketa digitala bultzatzea
  7. Eraldaketa ekologikoa bultzatzea
  8. Ekonomia zirkularraren negozio-eredu berriak
  9. Emigrazio-eraikinaren birgaitze energetikoa
  10. Alokairu-erregimeneko etxebizitza publikoa
  11. Irungo merkataritzaren modernizazioa
  12. Herritarren kultur zentroa (CBAren bigarren fasea)

B. Ekimen publiko-pribatuan jaiotako proiektuak

  1. 5G sarea hirian eta industrialdeetan
  2. Living lab proiektua (proba errealen bankua eta erabiltzaileek eta ekoizleek berrikuntzak sor ditzaketen esperimentazio-ingurunea) garraioaren eta mugikortasunaren gaietan.
  3. Osasun 4.0 Proiektua
  4. Mugaz Gaindiko korridorea
  5. Berrikuntza irekia

Dokumentua datozen egunetan bidaliko da Espainiako Gobernura, Eusko Jaurlaritzara eta Gipuzkoako Foru Aldundira, Europako funtsak lortzeko.

Landutako eta hausnartutako dokumentua
Irungo Udalak apirilean jarri zuen martxan, Alarma Egoera bete-betean zegoela, Irun Aurrera, Ekonomia eta Gizarte Sustapenerako Plana. Plan honen lehen fasean, eta premiazkoenean, udalak laguntzak aktibatu zituen autonomoentzat, irisgarritasunaren eta energia-eraginkortasunaren arloko diru-laguntzak, kontziliaziorako laguntzak, merkataritzarako prestakuntza-planak, kontsumoa sustatzeko neurriak, etab.

Ondoren, uztailean, industriako, prestakuntzako edo hirugarren sektoreko erakunde publiko eta pribatuek eta Irungo Udalak berak parte hartzen zuten talde eragile bat sortu zen, hirirako etorkizuneko estrategiei buruz hausnartzeko. Hilabete hauetan aurrera egin da lan-dokumentu bat baliozkotzeko eta proposamen guztiekin eztabaida bat ezartzeko, COVID 19ko krisiaren osteko susperraldi ekonomikoa eta etorkizuneko urratsak markatuko dituzten estrategiak bermatzeko proiektuak biltzen dituen dokumentua sortu arte.
Dokumentua duela aste batzuk balioztatu zuen Irun Ekintzan erakundeko Kontseilu Nagusiak, eta, orain, talde politikoetako bozeramaileek aho batez babestu dute proiektu horien aurreko batasuna, adierazpen instituzional baten bidez.

Europako Berreskuratze Plana
Dokumentua Iruni egungo egoerari hobeto aurre egiten eta susperraldi ekonomikorako irtenbideak aurkitzen lagunduko dioten ekintza eta helburuei buruzko hausnarketa estrategikoa bada ere, horietako asko ezin hobeto egokitzen dira Europako funtsetara, proiektuak finantzatzeko aukera-eremu guztietan:

  • Makroproiektu traktorea Berreskuratze, eraldatze eta erresilientzia Planean.
  • Berreskuratze-, eraldatze- eta erresilientzia-planaren ezohiko deialdietako proiektua.
  • EBren urte anitzeko finantza-esparruaren barruko ohiko deialdietako proiektua

Laguntza horien arabera eta aurreikusitako plan eta egutegien arabera, hainbat mailatako ekimenetarako finantzaketa lortu ahal izango da:

  • Udalak edo Bidasoa bizirikek gidatutako proiektuak, zuzenean Berreskuratze Planean sartzen direnak
  • Estatuan onartzen diren eta gure hirian ezarrita dauden proiektuak (ADIF geltokia)
  • Autonomia Erkidegoan onartu eta gure hirian ezarrita dauden proiektuak (trenbide-integrazioa).
  • Gipuzkoan onartu eta gure lurraldean ezarrita dauden proiektuak
  • Europako laguntzen ohiko eta ezohiko deialdietara aurkeztutako proiektuak

Hala, eragile ekonomiko eta sozialen talde eragilearen proposamenetan oinarrituta, etorkizunean eta Irungo suspertze, biziberritze eta dinamismo aukera berrietan pentsatzen duten proiektuen zerrenda hau sortu da. Zerrenda bizia da, eta proiektu berriak eta daudenen definizio zehatzagoa gehitu ahal izango ditu.

Dokumentu horrek EBtik irits daitezkeen ezohiko diru-laguntzak eskuratzea du helburu, baina, batez ere, hausnarketa-dokumentu bat da, Irunek etorkizunean izan ditzakeen aukera eta helburu berrietan pentsatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude