
Alarma egoerak behartutako etenaldiaren ostean, esku-pilota uztailaren 1ean itzuliko da Irungo Uranzu frontoir. Irungo jaietako egitaraueko azken egunean Uranzu frontoian jokatu ohi den pilota partidua aspalditik San Pedro eta San Martzial jaien inguruan antolatzen den kirol ekitaldi nagusietako bat da.
Hiru hilabete eta hiru asteren ostean esku pilota Eibarreko Astelenean itzuliko da San Joan egunean. Egun batzuk beranduago, uztailaren 1ean, asteazkenean, egingo da Irungo Uranzu frontoian, hiriko San Pedro eta San Martzial jaiei amaiera ematen dien pilota partidua. Espainiako gobernuak alarma egoera ezarri eta esku-pilota profesionaleko jarduera guztiz eten ostean jokatuko den lehen hitzorduetako bat izango da.
Irungo udala Aspe eta Baiko Pilota enpresekin akordio batera iritsi da esku-pilota partidua uztailaren 1ean Irunen jokatu dadin. Pilota jaialdiko xehetasunak zehazteko dauden arren, bi enpresetako pilotariak bikote mistoak osatuko dituztela aurreikusten da. Hortaz gain, partidua ate itxiekin jolastea saihestu nahi da eta pilotalekuaren edukiera %50era arte bete ahal izango dela espero dute pilota txapelketako antolatzaileek. Euskal Telebistak zuzenean emango du Uranzu pilotalekuan jokatuko den esku-pilota profesionaleko jaialdia.
Etenaldia behartuaren eragina
Martxoan itxi ziren frontoietako ateak esku-pilota profesionalarentzat. Azken partidua Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatu zen martxoaren 8an. Azken partidu hori Binakako Txapelketako Finalerdietako ligaxkako lehen jardunaldiko bigarren partida izan zen. Partiduan Aimar Olaizola eta Aitor Arangurenek, Mikel Urrutikoetxearen ordezkoak, Unai Laso eta Jon Ander Albisurren kontrako indarrak neurtu zituzten. Olaizola II.na eta Arangurenek osatutako bikotea izan zen garaile erronka 22-10 puntuko markagailuarekin amaitu ostean.
Pilotariak hurrengo partidurako materiala aukeratzera iritsi ziren arren, estatu mailan alarma egoeraren ezarpenarekin Enpresen Ligako partidak bertan behera gelditu ziren. Egun batzuk beranduago Aspe zein Baiko Pilota elkarteek kirola jarduera bertan behera uzteko asmoa iragarri zuten, enpresako langile zein pilotariei aldi baterako enplegu erregulazioa ezarriz. Itzulerako partiduaren data ezagutu ostean, pilotariak enpresekin bildu eta haien egoera aztertu behar izan zituzten ABEEen iraungitze data printzipioz ekainaren 30erako markatuta zegoelako, hau da, Irungo partidua baino egun bat lehenago. Ekainaren 8an Euskadi konfinamendua arintzeko hirugarren fasean sartu ostean, pilotariek taldekako entrenamenduak berreskuratu ahal izan zituzten, gehienez 4 pilotariz osatutako taldeetan.

Frontoi historikoa
Irungo Uranzu pilotalekua 1930eko hamarkadaren hasieran eraikitzen hasi zen eta 1934. urteko uztailaren 1ean jokatu zen frontoia inauguratu zuen lehen partidua. Inaugurazio eguneko goizeko 11:00etan errebote partidua jokatu zuten alde batetik jokalari frantziarrek eta bestetik espainiarrek osatutako taldeek. Arratsalde horretan bertan arratsaldeko 16:30etan jokatutako lehen erremonte partidua jokatu zen frontoi estreinatu berrian. Hasierako urteetatik pilotalekuak lotura estua izan du hirian esku-pilota zein eskubaloiaren inguruan antolatutako kirol ekitaldiekin.
Frontoia eraberritzeko birmoldaketa lanak amaitu ostean, 2019. urteko uztailaren 1ean estreinatu zuen Uranzu pilotalekuak bere irudi berritua. Birmoldaketaren bitartez frontoiaren edukiera 728 ikusleetara zabaltzeaz gainera, Uranzu frontoiko instalakuntzak egokitu eta berritu ziren, eraikinean areto balioanizdunak sortuz. Horrela, 2020. urtean, osasun krisialdiak baldintzatutako San Pedro eta San Martzialetako jai ezohiko batzuen erdian, Uranzu frontoia esku-pilota profesionalarekin lotutako hitzordu garrantzitsu baten lekuko izango da berriro.