USK Garabateando Bidasoak urtarrilaren 25ean Hendaian egingo den topaketa berezian parte hartuko du

USK Garabateando Bidasoa taldeak urtarrilaren 25ean, larunbatean, Hendaian egingo den  topaketa berezian parte hartuko du. Bertan parte hartuko dute Bizkaiko, Arabako, Gipuzkoako eta Lapurdiko pertsonek. Topaketaren helburua ingurua zuzenean margotzeko hitzordua egitea da.

Goizeko 10:30ean elkartuko dira Hendaiako hondartzako kasinoan. Jarduera hau  doakoa da eta ez da beharrezkoa inolako marrazketa-mailarik izatea. Parte hartzaile bakoitzak bere materiala eraman beharko du, prozesuaz eta konpainia onaz gozatzeko gogoarekin batera. Ekintzan izena emateko @uskgarabateando Instagram kontura mezu bat bidali behar da.

Bidaia koadernoen erakusketa

Otsailean berriz, bidaia koadernoen erakusketa egingo dute Hondarribian. Erakusketa Otzazki arte galerian, Damarri kaleko 2. zenbakian, Batzokiaren ondoan, ikusgai egongo da otsailaren 1etik 15era. Erakusketa zabalik egongo da larunbatetan 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 19:30era eta igandeetan 11:00etatik 13:30era.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude