Via Irun proiektuaren etorkizuna geroz eta hurbilago

Plan Orokorraren bitartez Via Irun proiektuaren irizpide eta helburuak zehaztu dira. Lehen zirriborro baten bitartez trenbide eremua berritzeko lerro orokorrak zehaztu dira. Hain zuzen ere, erabilera mixtoa izango duen eremua izango dela baieztatu da, hala nola, jarduera ekonomikoa, formakuntza, erresidentzia eremua eta pasabide berde bat, beste gauza batzuen artean, bilduko dituen zonalde batean.

Zirriborroa Hiri Antolaketarako Plan Orokorraren (HABO) berrazterketarekin loturik dago, Jose Antonio Santano alkateak azaldu duenez, “dokumentu garrantzitsua da beranduago planoaren gainean marraztu beharko diren oinarrizko alderdiak zehazten direlako bertan”.

Dokumentuak joan den urtean zehar aurrera eramandako prozesu parte-hartzailean parte hartutako ia 4.500 pertsonen iritzia jasotzen du. Hainbat parte-hartze saioetan, erakusketa bat eta telefono bidezko galdeketen bitartez herritarrek 10 gaien inguruko iritzia emateko aukera izan zuten, oraingo dokumentu honetan biltzen direnak.

Josea Antonio Santano alkateak gogorarazi duenez, erabilera anitzeko eremu bat sortu nahi da, egunerokotasunean bizitza eta ekintzak izango dituen zonaldea sortzeko , jarduera ekonomikoaz gaineraz, erabilera residentziala eta Belaskoenea zein Colon pasealekua elkartuko dituen pasealeku berde batekin.

Era berean, helburuak patrimonioaren aprobetxamendurako bideratzen dira, adibidez, Aduanaren eraikinaren proiektua eraikina berreskuratzea eta berritzea da, honela, hiriak iraganean trenbidearen munduarekin izandako harremana erabilera publikoko espazio batera hurbildu eta edifizioaren balio arkitektonikoa zaintzearekin batera.

Geltokia eta korridore berdea
Hortaz gain, dokumentuan ADIFen tren-geltokiren etorkizuna zehazten da, horrekin batera, eremu honetan espazio berde bat eraikitzeko garrantzia azpimarratzeaz gainera. Dokumentuan gainera, Euskotren zerbitzuaren etorkizunean oraindik zabalik dauden irtenbideez hitz egiten da ere, lurperatzea edo eremu berrira lekualdetzeko aukerak planteatzen direlarik. Konexioen gaia lantzen da ere, etorkizunean Soroxarta eta Hegoaldeko Igarobidea konektatuko lituzkeen errepide baten sorrera aipatuz.

Belaskoenea
Aduana eraikina berreskuratzeaz gainera, ekipamenduei dagokionez, Belaskoenea auzoko beste eremuan Euskotren zerbitzuaren geltokia mantentzeaz gainera, auzoa ekipamendu berriarekin osatzea bilatzen da Belaskoenea auzoa eta ingurua gehiago hurbiltzea eta dinamizatzea ahalbidetuko duena.

Proiektuaren hurrengo urratsak
Proposamena Bozeramaileen Batzordearen aurrean aurkeztu da eta, hortik aurrera, proposamenak eta aldaketak aurkezteko epea zabaltzen da. Ondoren, Urbanismo Aholku Kontseilura aurkeztu beharko litzateke, ostean Udal Korporazioaren Plenoan aurkezteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude