Nola esango zenukete euskaraz honako hau?
Maldito sea el manjar que comieredes, la bebida que vivieredes (sic: eskribauak ba al zekien erdaraz behar bezala?) y el ayre que respiraredes, maldita sea la tierra que pisaredes y la cama en que dormirades, no llueba el cielo sobre cosa vuestra sino fuego y piedras, no gozeis fruto de vuestros trabajos ni alleis quien os socorra en vuestras necesidades, siempre que fueredeis a juicio salgais condenados la maldicion os alcance y los santos angeles os desanparen y la tierra os trague vivos para que en cuerpo y en alma descendais a los infiernos y no quede entre los hombres memoria vuestra.
Itzulpenak duela 300 bat urteko Donostiako euskara baliatu behar al luke? Izan ere, badakigu erromantzez ez ezik en bascuence ere esaten zela. Epaiketetan lekukoek egia hutsa esaten ez bazuten halako madarikazioa jasoko zutela mehatxaturik erabilitako eskomikatzeko formula hau arrunta omen zen. Adibidez, Altzako apaizak hala eskomikatu zituen Arriagako senar-emazteak San Martzial elizan, baserrien arteko mugarriak beren alde lekualdatuak zituztelakoan.
Eskerrak euskaraz ere esan zuen, bestela elizaratutako askok ez baitzuen askorik ulertuko. Besteak beste, Arriagako etxekoandreak berak nekez erantzungo zion “a grandes boces en lengua bascongada” Sebastian Arzac apaizari: “Para vos, para vos, os caigan esas maldiciones y os suceda lo que ahí decís y no a mí”.
Errudunak, ote? Ni baiezkoan nago, hein handi batean madarikazioa bete zaie eta. Entre los hombres (gizonen, gizakien, gizon-emakumeen artean? ai, itzulpenak!) haien memoria protagonistek berek ez baina besteek helarazia baita, erdara hutsean, haien jatorrizko hitzak, haien jatorrizko testigantza, errelatoaren haien bertsioa galduta.
Madarikazioak, eskomikatuak ez ezik gaurko euskaldunok ere kolpatu gaitu, “besteek” -euskaldun izanda ere- erdaraz esandakoa (behintzat idatzitakoa) baizik ez baitugu. Trakets, baina erdaraz. Ziur nago madarikazioa, euskaraz, ikaragarria bai, baina eder-ederra izango zela. Mugarri hori, ordea, ez zuten gure alde mugitu.