Xabier Urresti: itsasoaz gozaraztea ogibide

Argazki denda batean lan egiten zuen hamabosgarren urtea zen eta itsasoa zuen zaletasunik behinena. Orduan eman zuen urratsa. Belaontzi bat erosi ostean zaletasuna ogibide bilakatu zuen. Duela hiru urte Olatua izenez bataiatu zuen bere bizi-tzako norabide berria. Harrez gero Eivissan eta Formenteran taldeentzako txangoak antolatzen ditu. Itsasoaren gozamenean murgiltzen du eskifaia.

ES Vedrá4912

Belaontziak 12 metro luze du, eta 8 lagunentzako tokia. Xabier Urrestik eguraldi epelarekin eta oporraldiak iristearekin batera antolatu ohi ditu astebeteko lehenengo itsas txangoak. Ontzi osoa ere aloka daiteke.
Belaz nabigatzen jakiteko oinarrizko nondik norakoak irakasten die nabigatzaileei eta, jakina, kalaz kala naturaz gozatzen ibiltzen dira. Horiexek, oporraldiko jarduera nagusiak. “Eskifaiaren erabakiaren araberako programa egin ohi dugu: piraguan buelta bat eman, urpean ibili, arrantza egin… Norbaitek Cabrerako uhartera joan nahi badu, aukera hori ere badugu”, azaldu du Xabierrek.
Elkarbizitza eta lasaitasuna
Itsasontzian bertan sukaldatu eta lo egiten dute bidaiariek. Hartara, txandaka antolatzen dituzte eginbeharrak. Esperientzia bizitzera deliberatzen diren gehienak euskaldunak dira, gurean eta ingurumarietan bizi den jendea. “Beti ez dute elkar ezagutzen, baina ederki moldatzen gara” dio Olatuako arduradunak. “Nik bidaia baten ondoren gogoratzen dudana da lagunen barreak eta giro lasaia. Jendeak, eguneroko ohikeriatik atera-tzean, txipa aldatzen du. Ilunabarrean eguzkia sartzen ikustea garagardo bat hartzen ari garela, ur gardenetan murgiltzea edo izurdeak ikustea… hori preziorik ez duen luxua da!”

XABIER5752
Itsas barnetegia eta yoga
Olatuak iaz lehenengo itsas barnetegia antolatu zuen: irakasle bat bost ikaslerekin 24 orduz euskaraz aritu ziren txangoaz gozatzen zuten bitartean. Aurten, horretaz gain, beste esperientzia berri bat eskaintzen du. “Ekainaren bukaeran yoga eta stand up paddlea uztartuko ditugu ibiladian. Horretarako, taula gaineko yogan aditua den irakasle bat izango dugu belaontzian. Inoiz probatu ez duenak ere etortzeko aukera dauka”.
Argazkilaritzarekiko zaletasunari jarraiki, Xabierrek argazki lehiaketa antolatzen du, ikusitakoaren eta bizitakoaren oroigarri. Saria, berriro astebetez eskaifaiako kide izatea.
www.olatua.com

 

Pakea Bizkaia proiektua

Iaz Xabier Urrestik Unai Basurko nabigatzaile profesionalaren Pakea Bizkaia proiektuan parte hartu zuen. Ingurumenarekiko kontzien-tziazioa eta nabigazioaren inguruko hezkuntza ditu helburu nagusi.

Ur azpian

Joan den urtean belaontzizko itsas-zeharkaldia antolatu zen Antartikara, eta Xabierrek bigarren etapan esku hartu zuen: Argentinako Bahía Blancatik Antartikarainokoan, hain zuzen. Bere zeregina argazkiak ateratzea eta bideoa grabatzea izan zen. Berriki dokumentala ETBn eman dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude