Xakearen ahalmen hezigarria Leontxo Garciaren eskutik

Leontxo García kazetari irundarrak otsailaren 11ean Palmera Montero eraikineko 2. aretoan hitzaldia eskainiko du. Hitzaldiaren helburua sinismen okerrak apurtzeaz gainera, munduan zehar zabalduta dagoen hezkuntza sistema hurbiltzea da, xakea eskolako jardueretan txertatzen duena. Hitzaldiaren izenburua “El poder educativo del ajedrez” da eta arratsaldeko 19:00etan hasiko da sarrera librearekin.

Jolasten ikasiz eta ikasten jolastuz. Esaldi honen bitartez laburbildu daiteke xake hezigarriaren filosofia. Hau da, xake tresna pedagogiko gisa ikasgeletan txertatzea eskatzen du filosofia honek, adin txikienetako ikasleen ikasgeletatik hasita. Era honetan, Leontxo Garcíak eskeiniko duen hitzaldian ideia hori babesten duten argudioak emango dira, xakearen aplikazio pedagogiko, sozial eta teraupetikoak berresten dituzten esperientziekin batera.

“Lehen urratsa gaiaren inguruan zabaldutako sinismen okerrak desmuntatzea izango da”, adierazi du Leontxo García kazetariak. Gehien zabaldutako sinimen oker horietako baten arabera, xake hezigarriaren metodologia jarraitzen duten eskolara haurrak ikasgelara sartu bezain laster jolasten hasten dira. Kazetariak azpimarratu duenez, heziketa helburua izango da beti nagusi, helburu ludikoaren gainetik. Eskolaz kanpoko jardueretan aldiz, bi helburu hauek elkarren pareko izatea normala da.

Leontxo Garcíak hitzaldian aurkeztuko duen proposamena Espainia, Hungaria, Argentina eta Uruguai bezalako herrialdeetan, besteak beste, emaitza bikainak lortzen ari dituen metodoa da. Metodoa 2012. urtean Europako Parlamentuan eta  2015. urtean Espainiako Diputatuen Kongresuan aurkeztu zen eskolen ikasketa planean txertatzeko asmoz. “Xakeak ez dizkie gainontzeko irakasgaiei ordurik kentzen eta irakasleei oinarrizko maila menperatzea eskatzen zaie soilik”, gaineratu du xakean aditua den kazetari irundarrak.

Entzuleak

Hiritar guztiei zuzenduta dagoen hitzaldia da, baina, hezkuntzaren inguruko komunitatean (zuzendari, irakasle, guraso elkarte, …) eta xake zaletuetan arreta jartzen du. Hortaz gain, hitzaldiaren antolakuntzatik azpimarratu denez, xakearen oinarrizko ezagutzak izatea nahikoa izango da hitzaldia arazorik gabe jarrati ahal izateko.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude