Iñaki Garridok, Jesús eta Josu Laguardiak eta Lauren Etxeparek elkarlanean idatzi duten liburua Serapio Mugica bekarekin saritutako ikerketa-proiektuaren emaitza da. Gipuzkoan bederen, ikerlan aitzindaria dugu hau. Berritasun gisa, lehen aldiz aterako da merkatura bertsio elektroniko batean.
“Azpiegitura hidraulikoak Bidasoko ibai-ahoan: Jaitzubiko ibai-azpiarroa (XVI. – XVIII. mendeak)” lanaren aurkezpen ekitaldia joan den otsailaren 17an egin zuten egileek, baita Pedro Alegre Informazioaren Gizarteko ordezkariak eta Sagrario Arrizabalaga Udal Artxiboko arduradunak ere.
“Serapio Mugica Bekari esker, gure hiriaren historiari begira garrantzitsuak diren dokumentu-funtsak tarteka publiko zabalari hurbiltzeko eta ezagutzeko aukera izaten dugu. Hemen dugu horren adierazgarria, bere egileek hilabetetan eta hilabetetan gogor lan egin ondoren argitaratu dena. Horiei esker, badugu dagoeneko peperezko euskarria eta, gainera, aurten, gauza berria, baita e-booken ere, horrek dituen abantaila guztiekin”, adierazi zuen Pedro Alegrek.
Egileek berek “diziplina anitzeko proiektu bat” gisa definitu zuten hasierako azterketa-proposamenean. Lana garatzeko betiko dokumentazio bilaketa egin behar izan da, eta landa-lan garrantzitsu bat ere bai, ikerkuntza-eremu zuten errota eta burdinolen aztarnak ezagutzeko.
Bi lan-ildo horiek islatzen dira liburuan, non, azpiegitura hidrauliko horien bilakaera historikoa zehatz-mehatz azter-tzeaz gain, nolakoak izan ziren erakusten baitute, izaera teknikoko planoak eta bestelako dokumentu grafikoak eran-tsita. Horren ondorioz, Gipuzkoan bederen, ikerlan aitzindaria dugu hau, eta aldi berean ekarpen garrantzitsua da Hiriko Ondare Historiko Arkitektonikoaren Katalogoa osatzen jarraitzeko.
Bestalde, ikuspegi material batetik, liburuaren argitalpena dibulgazio-izaera handiko tresna izateko pentsatu da; hori horrela, plano zabalgarri bat du erantsia, gida modura, herritarrei gure antzinako industria-ondarearen adierazpide garrantzitsua ere baden hori guztia in situ disfrutatzen eta ezagutzen lagunduko diena.
Bertsio elektronikoa
Aurtengo berritasuna, paperezko betiko argitalpenaz aparte, horren bertsio elektronikoaz disfrutatzeko aukera ere izango da. “Hemendik aurrera argitalpen guztietan egin nahi dugu horrela, bertsio digital baten bidez izateko irispidea. Gainera, Webaren bidez Irun Txartelarekin liburu bakoitza erosteko aukera ere lantzen ari gara”, zioen Pedro Alegrek. Dena dela, oraingoz www.irun.org webean 12 euroren truke eros daiteke. Paperezko ber-tsioak 20 euro balio du, eta ohiko lekuetan, HAZen eta Udal Artxibategian aurkitu ahalko da.