Zabalik dago Irungo Haurtxokoetan 2020/2021 ikasturterako izena emateko epea

Zabalik dago Irungo Haurtxokoetan 2020/2021 ikasturterako izena-ematea egiteko epea. Izen-ematea irailaren 1etik 7ra egin beharko da udalaren egoitza elektronikoan, telefonoz deituz edo HAZ autozerbitzu terminaletan. Haurtxokoek urrian martxan hasi eta datorren urteko ekainean ikasturtea amaitzea aurreikusita dute.

Aurten ere hiru izango dira datorren ikasturtean zehar hirian martxan egongo diren Haurtxokoak: Kateakoa (Araba kalea, 46), Lapitzekoa (Deskarga, 17) eta Palmera Monteroko Txikilab(J.A. Loidi Bizkarrondo, 12). Katea auzoko haurtxokoa astelehenetik ostiralera irekiko da arratsaldeko 16:30etatik 18:30etara. Lapitze eta Palmenta Montero auzoetako haurtxokoak, berriz, astelehenetik ostiralera irekiko dira, 17:00etatik 19:00etara.

Haurtxokoetan 2009. eta 2016. urteen artean jaiotako umeek parte hartu ahalko dute, hau da, 4 eta 11 urte bitarteko haurrak. Hortaz gain, haurrak Irunen erroldatuta egon beharko dira. Datua Udal Erroldan egiaztatuko da eta erroldan 2020ko abuztuaren 1a baino lehen izan beharko du alta emanda. Haurrak bi taldetan bereiziko dira haurren adinaren arabera. Batetik, 4 eta 8 urte bitarteko haurrak eta, bestetik, 9 eta 11 urte artekoak.

Hiru txanda izango dira haurtxoko bakoitzean. Astelehen eta asteazkenetan 4 eta 8 urte arteko haurren lehen txanda izango da eta astearte eta ostegunetan, berriz, adin bereko haurren bigarren txanda. Ostiralak, berriz, 9 eta 11 urte arteko haurrentzako erreserbatuta egongo dira. Txanda bakoitzean 20 umeentzako tokia izango da eta, era berea, haurrak 10 kideko taldeetan bereiziko dira. Zozketa bidez erabakiko da haurrek zein txandetan parte hartuko duten. Zozketa aukeratutakoen datuak egiaztatu, zerrendak argitaratu eta gora jotze epea bete ondoren onartu diren artean egingo da.

Izen-emateak
Haurtxokoetan parte hartzeko aurre izen-ematea irailaren 1etik 7ra, biak barne, egin behar dute interesdunek. Aurre-inskripzioa bide hauek erabiliz egingo da: www.irun.org web orrian sinadura elektronikoaren bitartez, HAZeko autozerbitzu terminaletan egunero goizeko 8:00etatik gaueko 22:00etara, Anaka eta Landetxa Kutxabankeko terminaletan, edo 010 / 943 505152 telefono zenbakietara deituta astelehenetik ostiralera 8:00etatik 19:00etara eta larunbatean 8:30etatik 13:30etara.

Zozketa eta behin-behineko zerrenda
Zozketarako onartutako eta ez onartutako eskarien behin-behineko zerrendak jendaurrean jarriko dira erakusgai www.irun.org udaleko web orrian irailaren 10 eta 11ean. Gainera,010/943 505 152 telefono zenbakietara deituz, HAZeko autozerbitzu terminaletan, Anaka eta Landetxa Kutxabankeko terminaletan, eta IGazten zerrendak kontsultatu ahal izango dira. Epe horretan, nahi izanez gero, gora jotzeak egiteko aukera izango dute interesatuek HAZeko bulegoan irailaren edota www.irun.org bidez Irun Txartelaren bitartez. Behin epea bukatuta, gora jotzerik ez balego, behin-behineko zerrendak behin betikotzat hartuko dira. Gora jotzerik balego, irailaren 15ean konponduko da.

Zozketa publikoa
Zozketa publikoa izango da eta irailaren 16an egingo da goizeko 10:00etan Urdanibia plazaren 6. zenbakian kokatutako Ospitale Zaharreko Hitzaldi Aretoan. Emaitzak jendaurrean ikusgai jarriko dira eta www.irun.org udaleko web orrian irailaren 21ean. Gainera, zozketaren emaitzak kontsultatu ahal izango dira 010/943 505 152 telefonora deituz HAZeko autozerbitzu terminaletan, Anaka eta Landetxa Kutxabankeko terminaletan eta IGazten.

Behin-betiko izen-emateak
Ordainketa eta behin betiko izen-ematea Internetez egingo dira SAC24h zerbitzuaren bitartez (www.irun.org/sac) eta terminaletan, irailaren 22tik 26ra bitarte. Behin zozketa eginda, Irungo udalak plaza eskuratu dutenei posta elektroniko bat bidaliko die behin betiko izen-ematea egiteko beharko duten inskripzio-kodearekin eta erabili beharko duten loturarekin. Lotura horretan sartzeko IRUN TXARTELA edo beste ziurtagiri digital bat erabili beharko da. Behin betiko izen-ematea aipatutako epean egiten ez bada, plazari uko egiten zaiola ulertuko da.

Jardueraren prezio orokorra 40,60 eurokoa izango da, baina, Bizikidetza Unitate bereko anai-arreben kasuan, bigarren kidetik aurrera bakoitzaren kuota 22,35 eurokoa izango da. Hortaz gain, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten bizikidetza unitateek edo Gizarte Ongizatearen txosten baten bidez antzeko egoeran daudela justifikatzen dutenek % 90eko hobaria izango dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude