Apirilaren 22ra arte zabalik egongo da 2019ko Kontenporaneako deialdira proiektu artistikoak aurkezteko epea. Deialdia haien lanak lehiaketara aurkeztu nahi dituzten artistentzat zabalik dago. Deialdiko informazio guztia eta oinarriak www.irun.org webgunean topatu daitezke.
2019ko deialdiko gai nagusia elkartrukea izango da. Zehazki, gizaki eta ez gizakiaren arteko elkar trukeari buruz eztabaidatzen duten proposamen artistikoak eskatzen dira deialdi honetarako. Hortaz gain, proiektu deialdiko erakusketek lengoaia, kulturartekotasuna eta mugaren gaiarekin loturiko proposamen artistikoak eskatzen dira ere.
2019 edizioko batzorde kudeatzailea Miguel Matador, Haizea Olaizola eta Julen Sanchezek irundarrek eta Hendaiako biztanlea den Maialen Caballerok osatuko dute, Fadidra Drakonaki gazte greziarrarekin batera. Batzorde honek, proiektuaren koordinazioaren zati bat kontrolatuko du, programazioaren diseinuan, produkzio zereginetan eta komunikazio erantzukizunak izango dituztelarik. Gainera, Bitamine Faktoriak eta Irungo Udaleko Kultura arloak koordinazio prozesua gauzatzeko laguntza eta babesa eskainiko dizkiete.
Kontenporanea Irungo udalak antolaturiko kultura garaikideko topaketa da. Bitamine Faktoria proiektu koordinatzailearen laguntzarekin arte, diseinu, eta kulturaren arloan trebatutako gazteak elkartzeko helburua duen topaketa da. Arte garaikideko topaketa honen berezitasuna gazteei zuzendua egoteaz gainera, hein batean gazteengatik antolaturik dagoela da.
Honela, Kontenporanea elkarketa puntu batean bihurtu nahi da arte, sorkuntza kolektiboa, parte-hartzea eta arte kaletarraren artean, honela, kudeaketa prozesua, produkzio artistiko eta kulturalaren prozesuari balioa eman nahi zaio. Gainera, diziplina anitzeko kolaborazioko lana bultzatzeko helburua du ere.
Kontenporanea 2015 urtean jaio zen Udalaren Aurrekontu Parte Hartzaileetan bildutako proposamen baten harira. 2018 urteko Kontenporanea deialdira 49 lan aurkeztu ziren 18 herrialde ezberdinetatik. Kolonbia, Mexiko, Frantzia, Australia, Singapur edo Venezuela bezalako herrialdeetatik iritsitako proposamenak jaso ziren.