Udal Marrazki eta Pintura Akademiak eta Udal Zeramika Tailerrak ikasturteari ekin diote, eta, ildo horretatik, askotariko jardueren eskaintza zabala egin dute. Horrela, urriaren 2tik 2024ko ekainaren bukaerara arte, irundarrek hamaika marrazketa eta pintura ikastaro eta zeramika tailer egin ahalko dute, hainbat teknikaren bidez beren sormena garatzeko.
Gainera, Udal Marrazki eta Pintura Akademiaren ikastaro eskaintzaren osagarri, herritarrek beste jarduera batzuk egin ahalko dituzte, hala nola akuarela tailer bat azaroan, Nerea Bermejo artistarekiko eskola magistral bat otsailean eta aire zabaleko pintura tailer bat maiatzean.
Hona hemen Udal Marrazki eta Pintura Akademiaren eta Udal Zeramika Tailerraren ikastaroen eskaintza osoa:
Udal Marrazki eta Pintura Akademiaren ikastaroak
Marrazketa eta pintura tailerra
Gazte zein helduentzat
Goizez, asteazken, ostegun eta larunbatetan, 10:00etatik 12:00etara
Arratsaldez, astelehen, astearte eta asteazkenetan, 16:30etik 20:30era
Haurrentzako marrazketa eta pintura tailerra
6 urtetik 12 urtera bitarteko haurrentzat
Goizez, larunbatetan, 10:00etatik 12:00etara
Arratsaldez, astelehen eta asteazkenetan, 17:00etatik 19:00etara
Udal Zeramika Tailerraren ikastaroak
Astelehen eta asteazkenetan, 10:30etik 12:30era, 15:00etatik 17:00etara eta 17:00etatik 19:00etara
Astearte eta ostegunetan, 10:30etik 12:30era, 15:00etatik 17:00etara eta 17:00etatik 19:00etara
Batzuetan zein besteetan izena eman nahi dutenek irailaren 15etik 22ra bitartean formalizatu beharko dute matrikula, Udalaren egoitza elektronikoaren bidez, ziurtagiri elektroniko bat erabiliz (Irun Txartela, BAKQ, NAN elektronikoa…), eta, zalantzarik balute edo azalpenik behar balute, bi ikastegietako irakasleek aurrez aurreko kontsultei erantzungo diete, irailaren 15etik 22ra bitartean; Udal Marrazki eta Pintura Akademiakoek, 18:00etatik 20:00etara bitartean, eta Udal Zeramika Tailerrekoek, 11:30etik 13:00etara eta 16:00etatik 17:30era bitartean. Gainera, Udal Marrazki eta Pintura Akademiako irakasleekin harremanetan jartzeko, 695 752 994 eta 606 220 417 telefono zenbakietara deitu ahalko da, edo pinturamargoa@irun.org helbide elektronikora idatzi.
Udal Marrazki eta Pintura Akademiaren ikastaroetako izen ematea
Udal Marrazki eta Pintura Akademiako arduradunek jakinarazi dutenez, interesdunek matrikula sinplea (astean bi ordukoa) zein bikoitza (astean lau ordukoa) egin dezakete. Matrikulak barnean hartzen du ikastaroa egiteko oinarrizko materiala (folioak, pinturak, guraizeak…), programaren edukiaren arabera; gainontzeko materiala, berriz, ikasleek jarri behar dute.
Tarifak (urria-ekaina)
Astean 2 ordu
- 18 urtetik beherakoak: 249,70 €
- 18 urtetik gorakoak: 288,45 €
Astean 4 ordu
- 18 urtetik beherakoak: 425,80 €
- 18 urtetik gorakoak: 553,30 €
Udal Zeramika Tailerraren ikastaroetako izen ematea
Udal Zeramika Tailerreko arduradunek jakinarazi dutenez, urritik ekainera bitarteko ikasturte arrunta behingoan edo bi alditan ordaindu daiteke:
- Kuota arrunta: 453,75 €
- 18 urtetik beherakoak: 385,70 €
Udal Marrazki eta Pintura Akademia, jardueraz gainezka
Udal Marrazki eta Pintura Akademiako arduradunek jakinarazi dutenez, ikastaro eskaintzaren osagarri, irundarrek beste jarduera batzuk egin ahalko dituzte ikasturtean, ikastegian bertan eta hiriko beste toki batzuetan:
- Euskarriak prestatzeko, teknika mistoak lantzeko eta abarretarako tailerra
- Akademiatik kanpoko erakusketak
- Genero ikuspegia kontuan hartzen duten tailerrak
- Ikasturte bukaerako erakusketa
Gainera, ikastaro bereziak izango dira aukeran, hala nola Ana Grassetekiko akuarela tailer bat azaroan, Nerea Bermejo (MissBermi) artistarekiko eskola magistral bat otsailean, Zuriñe Ormaetxe modeloarekiko figura tailer bat martxoan eta Xabier Arribasekiko aire zabaleko pintura tailer bat maiatzean. Datozen hilabeteetan ezagutaraziko da informazio gehiago.
Udal Marrazki eta Pintura Akademia
Udal Marrazki eta Pintura Akademia pertsona guztientzako leku bat da, irekia eta integratzailea; ikasteko eta elkarrekin gozatzeko topagune bat.Oso esperientzia eta interes desberdineko pertsonak biltzen ditu, eta tratu pertsonalizatu baten bitartez denek beren lekua aurkitzea du helburu. Programazioaren bidez, irundarrek marrazki eta margolan naturalistak egiten ikas dezakete, eta, sormenean oinarritutako ariketa esperimentalen bidez, beren hizkuntza propioa garatu, baita beren proiektu pertsonalak prestatu ere.