Itxi duen enpresa batean produktu edo zerbitzu bat erosi duen kontsumi-tzailea kalteturik gerta liteke. Egoera honen aurrean ACUBI Bidasoako Kon-tsumitzaileen Elkarteak eta KIUB Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoak zenbait aholku zabaldu nahi dute.
Ondorio hauek ekar ditzake:
– Produktu baten bermea gauzatzeko ezina.
– Saltoki batek emandako erosketa-txartelak erabiltzeko ezina.
– Produktu baten itzulketa egiteko ezina.
– Produktu edo zerbitzu bat erosteko aurrerakina eman izana.
– Gauzatuko ez den zerbitzu bat ordaintzeko finantzazio kontratua eduki-tzea.
Egoera hauen aurrean ACUBI Bidasoako Kontsumitzaileen Elkarteak eta KIUB Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoak hauxe aholkatzen dute:
– Enpresarekin harremanetan jarri, arazoa konpontzeko
– Erosketarekin zerikusia duten agiriak bildu.
– Bermea gauzatzeko arazoak sortzen direnean, enpresaren egoitza nagusiko arduradunekin harremanetan jarri. Zentralik ez balitz, ekoizlearekin saiatu.
– Enpresarekin harremanetan jartzea ezinezkoa denean, hilabete baten buruan erantzunik jaso ez bada edo jasotako erantzuna gogobetetzen ez gaituenean, epaitegira jotzea besterik ez da geratzen. Kontsumitzailea noiz, non eta nola agertu behar duen hartzekodunen konkurtsoan, Merkataritza-Arloko epaitegiaren ediktu baten bidez jakinaraziko zaio eta Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
– Batzuetan, erosketa kreditu bati esker egiten da. Entitate finantzarioari bertan behera uzteko proposamena egin behar zaio. Lortzen ez bada, epaitegira jotzea da azken buruko bidea.
– Kasua epaitegian irabazi daitekeen ala ez aztertzeko, kontsumitzaileen elkarte batera jotzea gomendatzen da.
Adibideak: ORIZONIA. Bidaia agentziek Turismo administrazio-erakundeetan fiantza jarri behar dute, bete ez dituzten kontratuak ordaintzeko. Ordainketa sententzia edo arbitrajeko laudo baten bitartez gauzatuko da.
Zer egin itxi duen bidaia-agentzia batean produktu bat kontratatu baduzu
Ixtea aurreikusita duen bidaia-agentzia batekin bidaia konbinatua edo zerbitzu bat kontratatuta izanez gero, ACUBIk eta KUIBak hauxe aholkatzen dute:
– Bidaia bat ordaindua daukat. Agentziak ez dizkit oraindik dokumentuak eman eta handizkariak oraindik dirua jaso ez duela jakin izan dut. Hortaz, berriro ordaintzea eta ondoren erreklamazioa aurkez dezadala proposatzen dit. Zer egin nezake?
– Zure agentziak bidaia ziurtatzen ez badizu, diruaren itzulketa eska daiteke.
– Bidaia bertan behera utzi aurretik, handizkariarekin akordio batera iristen saiatu.
– Adostasunik ez bada, jo ezazu bai bidaia-agentziara bai handizkariarengana erreklamazio bat aurkezteko, baldin eta dokumentuetan izena edo erreserba zenbakia agertzen bada.
– Erantzunarekin ados ez bazaude epaitegira jo beharko duzu.
– Bidaia-agentziak bidaia bertan behera geratu eta dirua itzuliko didala jakinarazi dit, baina zenbait egun igaro dira eta oraindik ez dut sosik jaso.
Bidaia-agentziari zein handizkariari dirua erreklamatu eta, hala badagokio, bai kalte-ordainketa ere. Erantzunarekin ados ez bazaude, epaitegira jo dezakezu.
– Bidaia konbinatua egiteko aurrerakina ordaindu ondoren bertan behera uztea erabaki dut.
Dirua itzuli behar dizute, guztia nahiz aurrerakin bat, ordaindu baduzu. Kasu hauetan legeak ezartzen du agentziak itzuli behar duen zenbatekoa.
Bidaia bertan behera utzi aurretik paketearen antolatzailearekin hitz egiten saiatu, irtenbide bat adosteko.