Zer gertatu zen Irunen orain dela 100 urte?

G61714: Bellas Artes zinema-antzokia, Pikoketa eta Legia kaleen artean kokatuta egon zena, eraitsia izan baino lehen.

1919 urteko azaroaren 23an argitaratutako “El Bidasoa” aldizkariaren zenbakia Irun zein eskualdearekin loturiko albisteez beterik dago. Lehen artikuluak Andres Isasi musika konpositoreak hirira egindako bisitaren laburpena eskaintzen du. Ostean, kritikarako tartea zabaltzen dute, hirian haragi eskasia eragin duen Nafarroako lege baten inguruan eta osasun zerbitzuaren garestia aipatzen duten artikulu labur batzuek. Guillermo Martinezek eguzkiak uraren desagerpenean duen eraginaren berri ematen duen idatzia sinatzen du aldizkariaren zenbaki honetan, gaiaren inguruan egindako ikerketaren emaitzak argitaratuz. Gaurkotasunezko gaietara itzuliz, azken hilabetean zehar eskualdeko oilotegiak lapurtu dituzten gaizkileak harrapatu direla, Mendibil auzoko segurtasun falta eta musikaren patroiarekin loturiko albiste sorta irakur daiteke jarraian.

G29138: Mendibileko gainean kokatutako “Chocolates Elgorriaga” fabrikaren eraikin nagusiko aurrekaldea.

Kirol kronikan, aldiz, futbola da “El Bidasoa” 221. zenbakiko gai nagusia, hala ere, Cross-Country txapelketa aipatzeko tarte txikia eskaintzen zaio. Hortaz gain, Amuteko zelaiaren egoera txarra dela eta Atochara lekualdatu behar izan den partiuaren berri ematen da ere kirol atalaren barnean. Ondoren, aldizkarian hiriko pertsona esanguratsuen bizitza eta ekintzen berri emateko sortuko den zutabe berria aurkezten da. Tartean, Zaragozara salto egin eta bertako neskameek jai egunetako atsedenaldi ordu eta soldata igoeren inguruan egiten dituzten eskakizunei ahotsa ematen zaie. Horren ostean, Hondarribiko uretan belaontzi batek arroken kontra izandako istripua eta erreskatearen albistea irakur daiteke.

G30118: Berauneko gaineko baratz batean nekazari bikote bat “Angelusean” zehar atsedenaldia egiten 1919 urtea baino lehen ateratako argazkian.

Azken aurreko orrialdean, “Notas Municipales” atalean udaleko azken erabakiak jakinarazi ondoren, Hondarribiko hiritar batek bere lagun bati idatzitako gutun baten bitartez Hondarribian azkenaldian izandako aldaketa nagusiak laburbiltzen dira. Jarrain, “Ecos de sociedad” atal ezaguna mantentzen da, baina, eskualdeko gaurkotasunezko gaien inguruan txisteak egiten dituen atal berria gehitzen da. Bitartean, Juaristi dokotearen homenaldiaren antolaketa laguntzeko biztanleek egindako ekarpenen zerrenda berreskuratzen da, diru-ekapenak egin dituzten biztanleen izenak eta zenbatekoak biltzeko. “Hace años …” atalean 1883 urteko albisteak gogora ekartzen dira. Albiste labur, antzokien programazioak eta iragarkiek betetzen dituzte “El Bidasoa” aldizkariko azken lerroak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude