Zer gertatu zen Irunen orain dela 100 urte?

G28256: Gabonak ospatzen Irungo eskola batean.

Urtarrilaren 4ean argitaratu zen “El Bidasoa” aldizkariaren 1920. urteko lehen zenbakia. Aldizkariaren barneko lehen artikuluan, azken udal bileretan izandako istiluez hitz egiten da Pio Baroja idazleari gaiaren inguruko bere iritzia galdetuz. Horren ostean, “Aspectos locales” izeneko atalean 1919. urtearen amaiera, zinegotzien istilu eta aldizkariaren aurreko zenbakian publikatutako inozentadaren emaitzaz hitz egiten da. Aldizkariko kolaboratzaile batek “Arkale” izenarekin artikuluak sinatzen dituen kolaboratzailearen itzulera ospatzen du berari eskainitako artikulu baten bitartez. Jarraian, idazkaritzako langile bati jarritako zigorra epaitu eta “El Bidasoa” aldizkariko langileek gaiaren inguruan duten iritzia zabaltzen dute idatzi labur baten bitartez. Lehen orrialdearen amaieran,
Stefaniaik Donostiako Kasinoan eskainitako kontzertuaren inguruko kronika zabala idazten du “C.” letrarekin sinatzen duen kolaboratzaileak.

G28017: Gabon-kanten lehiaketako argazkiak.

Kirol kronika da “El Bidasoa” aldizkariaren 227. zenbakiko bigarren orrialdean irakur daitekeen lehen artikulua eta, bertan, Real Union futbol klubak azken partiduetan lortutako emaitzak errepasatzeaz gainera, hanka apurtu berri duen Borda jokalaria laguntzeko antolatu den ongintzazko partiduaren azken nobedadeak aipatzen dira, hurrengo partiuetako hitzorduak gogoratzeaz gainera. Ondoren, “ La voz de Guipuzcoa” egunkarian publikatutako glosa batzuk argitaratzen dira “El Bidasoa” aldizkariaren zenbaki honetan, horren ostean, aldizkarian txisteei zuzendutako atal berriak irakurleen artean izan duen harreraren berri emateko. Txori Txiki kolaboratzaileak “1919”titulua duen olerkia idatzi du zenbaki honetarako eta Angelek sinatutako zenbakian Irungo antzokietan izandako azken emanaldiak errepasatzen dira.

G41199: Gau-zaharren ospakizuna Irungo Kasinoan 1956. eta 1957.urteen artean.

Aldizkarian 1918. eta 1919. urteetan izandako jaiotza, ezkontza eta heriotza kopuruak aztertzeko tartea gordetzen da, datuak alderatu eta ondorioak ateratzeko. “Notas Municipales” atalean udal bilkurako azken erabakiak bildu ostean,“ Hace años …” atalean 1884. urteko gertakari eta albisteak gogora ekartzen dira. Jarraian, guraso babesgabe batzuk laguntzeko hiritarrek egindako ekarpen ekonomikoen zerrenda argitaratzen da, “Ecos de sociedad” atalean bildutako nobedadeekin aldizkariko edukiak amaitu eta hiriko komertzioen publizitateari lekua uzteko.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude