1920ko martxoaren 21ean argitaratu zen “El Bidasoa” aldizkariaren 238. zenbakia. Lehen orrialdearen hasieran Juan Bautista Olaiz eta Echeverriaren eskela handi bat ageri da. Jarraian, “RE-LA-MI-DO”-k bere azken kronikaren harira sortutako iskanbila aipatzen du orrialde erdia betetzen duen idatzi batean eta gaia argitzeko argudioak ematen ditu. “Si te pica …” tituluarekin baztango gaixotasuna ekiditeko jarritako txertoez hitz egiten du “T.” letrarekin sinatzen duen idazleak, aberats eta pobreen artean egin ohi diren desberdintasunak aipatzeko. Ondoren, aurreko zenbakian Lamonthek idatzitako artikuluan futbol irundarraz hitz egiterakoan zabaldutako gezurrak ezeztatzen ditu Real Unioneko zuzendaritzako kide batek.
Kirol kronikan Real Union Bastidiene taldearen kontra jokatutako partiduaren emaitza komentatzen da eta egutegiko hurrengo kirol hitzorduak aipatzen dira. Ostean, hirian tuberkulosiaren ondorioz hildako jende kopuru handiaz hitz egiten da eta gaiak sortutako azaldura aipatzen da. Angel Rosado Aouñak “Momentos de la Ciudad” testu bildumaren 4. atala argitaratzen du, merkatuaz, alde zaharraz eta beste lekuetaz hitz egiten da.
Junito Legarreta Real Unioneko presidentearen kargu uztearen berri ematen da eta, agur moduan, egingo zaion omenaldia antolatzeko diru ekarpenen zerrenda argitaratzen da. Pedro Alvarez Quinteroren heriotzaren harira, bere bizitza laburbiltzen duen artikulua irakur daiteke. Ondoren, “En el municipio”, “Hace años …” eta “Noticias” atalak irakur daitezke, 238. zenbakia publizitate orrialdearekin itxi aurretik.