Zer gertatu zen Irunen orain dela 100 urte?

57399: Espainia eta Frantzia arteko trenbide sarea lotzen dituen Nazioarteko zubia, 1910. hamarkadan zehar eraikia izan zena.

1920. urteko aldizkaririk aurkitu ezean, 1918 urteko ekainaren 2an argitaratutako “El Bidasoa” aldizkaria duela 100 urte eskualdean bizi zen errealitatearen isla izan daiteke. Aldizkarian Espainia eta Frantzia arteko trenbideen egokitzapen lanen nobedadeak aipatzen ditu lehen artikulu zabal batek. “Tarjeta postal” tituluarekin Titok hitz batzuk eskaintzen dizkio Enrique Borredari. Jarraian, Satarkak “Ilargi Gaba”izeneko olerkia argitaratzen du aldizkariaren zenbaki honetan. “Charlas Femeninas” izeneko atalean, berriz, Irungo haurren heziketa desegokiaz hitz egiten da, etorkizunean izan ditzakeen ondorioen inguruko gogoeta eginez. Lehen orrialdearen amaieran, “Cosas que se pasan en Irun” atalak urpekari zein bestelako langileen uniforme aldaketaren berri ematen du.

57656: Corpus Christi prozesioa Eliza kaletik 1940-1950 urteen artean.

Ekaineko hilabetearen hasierarekin San Martzialeko egun euritsu baten oroitzapenak partekatzen ditu Gaucho Pamperok aldizkariaren bigarren orrialdearen hasieran. Ondoren, Irungo Bandak Bilbon izandako kontzertuak eragindako desplazamendu gastu guztiak argitaratzen dira. “Corpus Christi” idatzian Corpuseko prozesioko eguna nolakoa izan zen kontatzen da. Kirol kronikan Futbol Batzorde Nazionalaren bilerari arreta eskaintzen zaio, bileran hartutako erabakiak jakinarazteko. Ondoren, Irunera irisi berri den gaixotasunaz hitz egiten da, kutsatzeak saihesteko aholkuak emateaz gainera. Ricardo Barojak alarde egunaren amaierako giroaren inguruan idatzitako artikulua irakur daiteke jarraian.


57720: Argi fabrika eta Viteri eskolak, egungo Iparralde etorbidean kokatuak, atzean Mendibil inguruko baratzak eta etxeak ikusten direlarik.

Azkenik, “La Popular” txarangako kideek maiatzaren 26ean egindako kontzertua antolatzetan lagundu duten guztiei eskerrak ematen dizkiete. “Notas Municipales”, “Hace años …”, “Ecos de Sociedad” eta “Noticias” dira aldizkariaren amaieran ageri diren azken idatziak, hiriko saltokien publizitatez betetako orrialdearen aurretik.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude