Zer gertatu zen Irunen orain dela 100 urte?

G53173: Mendibileko bizitoki-eremuan, lehen planoan Colón pasealekuko eraikinak eta atzealdean Hondarribiko etxeak ageri direlarik 1920. hamarkadan.

1920. urteko aldizkaririk topatu ezean, 1918. urteko aldizkariak egokiak dira duela mende bat Irunen albiste ziren gertaerak aztertzeko. Horrela, 1918ko urriaren 27an argitaratutako “El Bidasoa” aldizkariak orain dela 100 urte Irunen albiste ziren gertaerak islatzen ditu.

Aldizkariaren lehen albistean hilabete euritsu baten ostean, jendea kalera ateratzen hasi dela aipatzen da. Hurrengo artikuluan E. Esparzak “Novelas y novelistas” izeneko liburuaren berrikuspena egiten du. “¡Aquellos tiempos!…” titulua duen testuan Titok aitzinako oroitzapenen inguruko gogoeta argitaratzen du. Jarraian, “Charlas Femeninas” atalaren kapitulu berri bat argitaratzen da, kasu honetan, emakumeen gripe epidemiaren aurrean jokatuko duten paperaren inguruan hitz egiteko. “Asuntos de higiene pública” titulua daraman idatzian Irungo higienea eta garbitasunarekin lotutako idatzia irakur daiteke, bertan “Thethe”-k hiriaren erdigunean ez dauden beste hiriko toki batzuetan garbiketa eskatzen du.

G57710: Ibaietako gainetik, Ermita kalea, Arbeseko laborantza zelaiak eta Uranzu kaleko trinketa, besteak beste, 1914. urtearen aurretik.

“Cosas de la guerra” atalean R.Y-k I. Mundu Gerrarekin lotutako azken ekitaldien laburpena egiten du. Ricardo Barojak idatzitako testuan Ramón Zabaleta Beran ezkondu delaren albistea ematen da, ezkontzaren inguruko xehetasunak azalduz. Satarkaren “Txantxangorria” olerkiaren ostean, kirol kronikan Real Unioneko futbol jokalari bat laguntzeko antolatutako diru-bilketaz hitz egiten da. Ostean, Gipuzkoako Futbol Txapelketarako kanporaketa partiduekin lotutako informazio guztia argitaratzen da. “De la cuenca” atalak Elizondo eta inguruko herrietako albisteak biltzen ditu atal berean.

G38413: San Martzial kalea, eskuinean San Juan Harri zutabea eta atzean Vicenta Olazabalen etxea ageri delarik, 1918. urtearen aurretik.

Vida de pueblo. Las tertulias” atalean, berriz, aurreko zenbaki batean argitaratutako artikulu baten harira piztutako iskanbila dela eta azalpenak ematen ditu idazleak. Hirian gertatutako anekdota bitxi baten ostean, “Hace años …”, “Ecos de sociedad” eta “De tareas” atal finkoekin amaitzen da “El Bidasoa” aldizkariaren zenbakia publizitatearen aurretik.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude