1921eko otsailaren 20ean Irunen argitaratutako El Bidasoa aldizkariak orain dela 100 urte hiriaren errealitatea zein zen erakusten du. Aldizkariko lehen idatzian hirian jokoarekiko zaletasunak azkenaldian gora egin duela eta arazo batean bihurtzen hasi dela salatzen da. Jarraian Pepitok sinatutako artikuluan, Kasinoko festa batean gertatutako pasartea laburbiltzen du. “Las `Pannes ´ de D. Leonardo” tituluarekin hasten den testua lagun talde batek hiriko kale ezberdinetatik igaro ostean auto batekin izandako anektoda kontantzen du Snosky-k, irakurleak entretenitzeko helburuarekin.
Aldizkariaren bigarren orrialdearen hasieran kirol kronika da protagonista, aurreko igandean Amuteko zelaian Real Union eta Realaren arteko partiduak utzitako detaileak laburbiltzeko. Hortaz gain, Esperanza taldearen aurka irundarrek jokatuko duten hurrengo partiduaren xehetasunak ematen dira. “Buzón del Bidasoa” atalaren barnean irakurleek “El Bidasoa” aldizkariaren erredakziora bidalitako hainbat gutun erantzuten dira. Hurrengo artikuluan, tituluan bertan adierazten denez, Irungo alkateari zuzendutako idatzian hiriko suhiltzaile zerbitzua hobetzeko auziaren inguruko eztabaidaren jarraipena irakur daiteke. Ondoren, Txiletik kolaboratzaile batek bidalitako istorio luzearen pasarte berria irakur daiteke, istorioaren amaiera guztiz argitzen ez bada ere.
Hirugarren orrialdearen hasieran trenbideko langileen elkarte eta entitate ezberdinekin zerikusia duten gaien berri ematen da. “Notas municipales” atalean azken udal bilkuran hartutako erabakiak bildu eta bilkuran eztabaidatutako gaiak biltzen dira. Aldizkaria publizitatez beteriko orrialdearekin amaitu aurretik, jada aski ezagunak diren “Ecos de sociedad” eta “Noticias” atala osatzen duten berri laburren bilduma irakur daitezke.