
Orain dela 100 urte “El Bidasoa” aldizkarian publikatutako artikuluek garai hartan albiste ziren gertaerak irudikatzen dituzte. 1921eko martxoaren 6an argitaratutako aldizkariaren lehen idatzian aspaldi Colón pasealekuko trenbide zubia argiztatzeko kale-argiak ipintzea adostu zela gogoratzen da, oraindik hiriko argiztapena hobetzeko lan horiek aurrera eraman ez badira ere. “Versos romanticos. Flores marchitas” liburua Yolé-k hainbat bertso erromantiko biltzen ditu. RE-LA-MI-DOk bere idatzian eskualdeko irakasleen soldata baxuak salatzen ditu bere idatzian. Jarraian, Txori Txikik “Ijitokeriak” testuan, euskaraz idatzitako testuan ijito familia baten istorioa kontatzen du.

Kirol kronikan txapelketa erregionalaren emaitzak laburbiltzeaz gainera, “Futbolerias” atalean semifinalen inguruko xehetasun guztiak ematen dira. “De Fuenterrabía” izenburuak aurreratzen duenez, aldizkariko hurrengo artikuluan Puntaleko zabaltza berria salerosteko aukera aztertzen da. “Charlas Femeninas” atalean emakumeek idatzitako testuak argitaratzen dira.

“Irún por dentro” titulua daraman idatzian Irungo kaleek behar dituzten berrikuntza lanak zerrendatzen ditu Juan de Uranzuk. Ondoren, Juan Mocorrea y Arrillagaren heriotza jakinarazten da, bere bizitza eta lorpenak laburbiltzen dituen artikulu batean. “En propia defensa” tituluan El Reporter Adolfo Bienabek aldizkariaren aurreko zenbakian argitaratutako idatziari erantzuten dio. Hurrengo idatzian “La fiesta del árbol” bezala ezagutzen den ospakizuna arratsalde horretan bertan ospatuko dela jakinarazten da, antolatuko diren ekitaldiak aipatzeaz gainera. Publizitatez betetako azken orrialdearen aurretik, zenbakia azken udal bilkurako erabakiak zerrendatzen amaitzen da.