Zer gertatu zen Irunen orian dela 100 urte?

38108: Bidasoa ibaia. Bi ertzetan Irun-Iruña errepidea eta Electra Irun-Endara zentrala ikus daitezke (XX. mendearen hasiera).

1921eko azaroaren 20an argitaratutako “El Bidasoa” aldizkariak orduan albiste ziren gertaerak islatzen ditu. “Una nota simpática” artikuluan gazteek gero eta kirol gehiago praktikatzen dutela kontatzen da, kirolaren praktikaren eta herrialde zibilizatuen arteko erlazioaz hitz egiteko. Extremaduratik Angel Rosadok Afrikara joandako irundarrak gogoratzen ditu, soldadu irundarren ausardia goraipatuz. Jarraian, erremontista batek erremontearen elegantzia goraipatzen du, kirol horrek hirian babes eta laguntza gehiago behar dituela salatzeko. “De todo un poco” albiste laburren atalean, berriz, trenbideetako zubiaren obrek eragindako kalteak, Olaberria auzoko eta Endara zentral elektrikoko elektrizitate arazoak eta hurrengo udal hauteskundeetarako kanpainak aipatzen dira.

40384: Geltokia kalea lehen planoan, trenbideak eta Iparraldeko Trenbidearen gaineko pasabidea. Bigarrenik, Colon pasealekua, eta eraikin bat nabarmentzen da. Eraikin horren ondoan, 1925eko hamarkadaren amaieran, Trenbideen Elkartearen egoitza izan zena eraiki zen (eskuinean), Bidasoako Trenbidearen geltokiarena eta Familia Santuaren ahizpen komentuarena (ezkerrean). Eszena 1910 baino lehenagokoa da.

Kirol kronikan, Real Union eta Realaren arteko berdinketa errepasatzeaz gainera, egun horretan bertan Burdeosen Real Unionek jokatutako partiduaren xehetasunak azaltzen dira eta Patricio kirolariaren omenaldirako jasotako diru ekarpenen zerrenda gaurkotzen da. R. hizkiaz sinatzen duen aldizkariko kolaboratzaileak etxeen eta jatekoen prezioaren igoera salatzen du. Ostean, Antigenides greziar musikariak bere bizitzan zehar egindako ekarpena laburbiltzen duen testua irakur daiteke. “En el municipio” atalak, aldiz, azken zinegotzi bileran hartutako erabakiak biltzen ditu.

57453: Nazioarteko zubien aireko panoramika, Hendaia lehen planoan (1920ko hamarkada).

Aldizkariaren hirugarren orrialdearen hasieran Don Gervasio Valverde Gal jaunaren heriotzaren berri ematen da. “Por decir algo…” atalean beste hainbat albiste labur biltzen dira, lastoaren arazoa, bandaren kontzertuak, Irungo ikastetxeetako bekak eta hurrengo udal hauteskundeetarako hautagaiak aipatzen direlarik. Ondoren, Santa Zezilia musikarien egunarekin loturiko hainbat testu labur ageri dira. Aldizkariaren 325. Zenbakia “Ecos de sociedad” eta “Noticias” atal aski ezagunekin amaitzen da, publizitateari eskainitako azken orrialdearen aurretik.

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude