Ikerketen arabera, zoriontasuna pertsonengan helburu bat lortzean agertzen den sentimendu edo egoera animikoa da, endorfinen agerpenarekin sortzen dena. Baina zer da benetan zoriontasuna edo zoriontsu izatea?
Zoriontasunaren kontzeptua oso irekia da eta herrialde bakoitzaren kulturaren arabera alda-tzen da. Hala ere, adinak ez al du eraginik izango honetan guztian?
Umetan, bizitzaren udaberrian, jostailuekin edo parkeko lagunekin jokoan aritzea nahikoa genuen zoriontsu izateko. Udako sasoi betean gaudenok, hau da, gazteok, jasaten ditugun aldaketa fisiko-psikologikoak direla-eta, zoriontasun hitzak gugandik alde egin izan balu bezala sentitzen dugu. Udazkeneko hego haize ukitua dutenen artean, guraso badira, seme-alabak ongi ikusteaz zoriontsu izaten dira. Eta bizitzaren neguan daudenak, alegia, gure aitona-amonak, beren burua bakarrik ez ikustearekin, eta inguruan jendea ikusi edota sentitzearekin aski dute zoriontsu izateko.
Mendebaldeko herrialdeetan, Grezian adibidez, filosofo eta pentsalariak, gai hau betidanik argitzen eta argudiatzen saiatu izan dira. Ekialdeko lurraldeetan, aldiz, zoriontasuna gizakiaren armonia perfektuan lortzen den egoera emozionala li-tzateke. Gaur egungo gizarte modernoan zoriontasunaz eman dezakegun definizioa honela laburbil dezakegu: zoriontasuna norberaren ekintzek mugatzen duten egoera da. Honela, gaur egun, zoriontsu omen da gauza materialak lortu eta lortu ari den pertsona, nahiz eta lor-tzen dituen horiek baliagarri, erabilgarri edo probetxurako ez badira ere. Gaur egungo gizarte honen helburuetariko bat kontsumitzeko heztea da eta horrek, ondorioz, zoriontasunaren esanahia aldatu eta mugatzen du.
Baina, zoriontasunak, urtearen moduan, lau urtaro ote ditu? Guk benetan uste dugu zoriontasunari ezin zaiola irteera edo helmugarik jarri, ez dugu uste zoriontasuna ezarritako irizpide batzuen baitan dagoenik. Argi dagoena zera da, pertsonak izanik, zoriontasuna dela bizitzaren oinarri nagusiena; eta honexegatik egunero, momentu oro, sumatzen ditugun ezkutaleku eta zirrikitu guztietan honen bila ibiltzen gara, azken finean ongi bizi eta sentitu nahi dugulako ibilbide honetan.
Gure iritziz, nahiz eta ez ohartu. Izan ere, magiazko jokoa bailitzan, zoriontasuna agertu eta desagertu egiten baita, norberak egunero bizi dituen hainbat une xumez osaturik dago: ba-tzuek ageriko egoeretan edota materian aurki dezakete zoriontasuna, eta beste batzuek, aldiz, modu lasai batean, ametsak, erronkak, saiakerak, eta abar gauzatzen edo lortzen dituztenean.
Erromatarren “Carpe diem” edo estatubatuarrek erabiltzen duten YOLO (You Only Live Once = Behin bakarrik bizi zara) siglak zoriontasuna egunerokoan dagoela adierazteko erabiltzen da. Zuek zein duzue gustukoago?
GERMAN EIZAGIRRRE, ISABEL LOSANTOS ETA JON ROZAS
TOKI ALAI BHI