
Irungo Udaleko Kultura Zerbitzuak jakinarazi duenez, datorren azaroaren 20an, ostirala, Marrazketa eta Pinturako Udal Akademiak masterclass bat eta sormen-tailer bat hartuko ditu 17:00etatik 20:00etara bitartean. Saioa Maria Jose Noain arkeologo eta historialari hondarribiarraren eskutik garatuko da, eta emakumeek artearen historian izan duten paperari zein haien ikusezintasunari buruzko gogoeta bultzatzea izango du helburu nagusi. Arratsaldeko jarduera irakurri gehiago

Irungo Udaleko Gazteria sailak, GazteARTEan zerbitzuaren bitartez, azaroko egitarau oparoa aurkeztu du hiriko Artia eta Martindozenea Gaztelekuetan zein GazteARTEan Konekta espazioan. Hilabete osoan zehar, 12 eta 18 urte bitarteko nerabe eta gazteek aisialdi hezigarriaz, denbora libreaz eta aire zabaleko kirol-jarduerez gozatzeko aukera izango dute, parte-hartzea eta elkarbizitza sustatzeko pentsatutako jardueren bidez. Antolatutako ekintzen artean hainbat irakurri gehiago

DJ Aimar ari da dagoeneko bere lekua egiten musika elektronikoaren munduan, etxetik hurbil zein urrunagoko hainbat eszenatokitan ere bere pasioa eta soinua zabalduz. N97 proiektuari esker eta Deep House, Tech House eta House estiloen bidez publikoarekin konexio berezia sortzea lortu du. Elkarrizketa honetan, irundarrak bere ibilbidearen lehen urratsak, saio bakoitza prestatzeko egiten duen etengabeko lana eta eskualdeko irakurri gehiago

Irungo Udalak, Segurtasuneko eta Hiritarren Bizikidetzako Arloaren bidez, Ekitaldi Handietarako Babes Plana aktibatuko du igande honetan, azaroak 8, Behobia-Donostia lasterketak hirian izango duen eraginari aurre egiteko. Eguneroko ohiko zerbitzuaz gain, Udaltzaingoko 26 agente errefortzu, bi ofizialorde eta Babes Zibileko langileak arituko dira trafikoa bideratzen eta parte-hartzaileen zein publikoaren segurtasuna bermatzen. Segurtasun-dispositiboa Operatibo osoa Udaltzaingoaren Komisarian irakurri gehiago

Irungo Udalak Txenpereneako etorkizuneko kirol-instalazioen eta horien sarbideen proiektuak idazteko kontratazioa onartu du gaurko Tokiko Gobernu Batzordean, 332.750 euroko gehienezko aurrekontuarekin. Lizitazio honen bidez bi egitasmo nagusi garatuko dira lau hilabeteko epean: alde batetik, Oinaurre eta Txenperenea eremuak Jostun kaletik lotuko dituen bide berriaren idazketa; eta, bestetik, kirol-gunearen oinarrizko proiektua zein egikaritze- eta jarduera-proiektua, dagokion irakurri gehiago

Txingudiko Zerbitzuak mankomunitateak herritarrak gonbidatu ditu azaroaren 22an, igandean, eskualdeko saneamendu-azpiegituretara egingo diren doako bisita gidatuetan parte hartzera. Nazio Batuek azaroaren 19an aldarrikatzen duten Saneamenduaren Munduko Egunaren harira kokatzen da ekimena, eta helburu nagusia du etxean erabili ondoren urak egiten duen ibilbidea zein naturara itzuli aurretik behar duen tratamendu teknikoa gertutik erakustea. Erakundeak nabarmendu du irakurri gehiago