Alejandro Lopez irundarra epaile ariko da Urrezko LEB Ligan eta Emakumezkoen Ligan
Lehen sosak lortzeko hasi zen Alejandro López irundarra saskibaloi partidetan epaile lana egiten. Gustatu zitzaiola esan daiteke, bederatzi urte egin baititu kantxetan. Mailaz-maila igotzen joatea lortu du, eta aurten azpimarratzeko moduko jauzia egin du. Hogeita sei urterekin, Urrezko LEB Ligan...