KM0 kontzertu akustikoak hiriko tabernetara itzuliko dira udazkenean
KM0 kontzertu akustikoen zirkuitua aurkeztu da gaur, Legia kaleko Ekialde tabernan. Aurkezpenean Nuria Alzaga Irungo Udaleko Kulturako ordezkaria, Amane artista eta Lanbroa musika-taldeko Mikel Goñi izan dira. Udaberrian egindako ekimen horren lehen edizioaren ondoren, hiriko zenbait establezimenduetan beste emanaldi sorta egingo da...