Euskotrenek gaueko tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu Bidasound jaialdia dela eta
Euskotrenek gaueko tren-zerbitzu berezia antolatu du abuztuaren 28an eta 29an Ficoban egingo den ‘Bidasound’ musika jaialdiak sortuko dituen joan-etorriei erantzuteko eta bertaratutakoen bueltako bidaia errazteko. Ostiraletik larunbaterako gauean (abuztuak 28-29), zirkulazio bereziak eskainiko dira Ficobako geltokitik: lehenengoa 3:15ean irteng...

