Euskotrenek gaueko tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu Bidasound jaialdia dela eta

Argazkiaren iturria: Euskotren

Euskotrenek gaueko tren-zerbitzu berezia antolatu du abuztuaren 28an eta 29an Ficoban egingo den ‘Bidasound’ musika jaialdiak sortuko dituen joan-etorriei erantzuteko eta bertaratutakoen bueltako bidaia errazteko. Ostiraletik larunbaterako gauean (abuztuak 28-29), zirkulazio bereziak eskainiko dira Ficobako geltokitik: lehenengoa 3:15ean irtengo da Hendaiarantz eta bigarrena 3:22an Lasarte-Oriarantz, ibilbideko ohiko geltoki guztietan geldialdia eginez.

Bestalde, larunbatetik iganderako gauean (abuztuak 29-30), udako larunbatetako ohiko gaueko zerbitzua mantenduko da Topoan, ordubeteko maiztasunarekin.

Euskotrenek trenez joango diren pertsonei ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen die, konpainiaren aplikazio ofizialean zein www.euskotren.eus webguneko bilatzailean. Informazio gehiago jasotzeko, erabiltzaileek langileak dauden geltokietara jo dezakete edo 944 333 333 telefono zenbakira deitu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude