Trenbidetik hiriaren etorkizunera begira

Historian atzera eginez, Irungo hiriak lotura estua izan du betidanik tren munduarekin. Orain, etorkizunari begira, ViaIrun proiektua martxan jarri da Irungo trenbide inguruko eremua berritu eta, erdigune berria bihurtuz, etorkizunean hiria eraldatzeko helburuarekin. Gainera, hiritarren partaidetza ezinbestekoa izango da proiektuaren garapenerako.

Proiektu honen bitartez Irun aurrerapenaren eredu eta hiri atsegin bihurtzea bilatzen da. Horretarako, Aduana zaharraren inguruko trenbide-eremuari erabilera berri bat eman nahi zaio. Hortaz gain, abiadura handiko trenaren geltoki berria hirian nola ezarri bilatu nahi da. Miguel Angel Paez Hirigintza eta Hiri-Bultzadako ordezkariak adierazi duenez, “Udalak denbora luzea darama ADIFekin elkarlanean”.

“Udalak denbora luzea darama ADIFekin elkarlanean”

Miguel Angel Paez, Hirigintza eta Hiri-Bultzada ordezkaria

Espazio horren berrantolaketak aukera zabalak eskaintzen dizkio hiriari, honela, etorkizuneko Irungo hiriaren eraikuntzari ekiteko. Udalak eremu horretan ezar litezkeen jarduera ekonomiko eta zurkidurazko jarduerei buruzko ikerketa egin du, inguruko Europako beste hirien eraberritze prozesuen eredua jarraituz. Era honetan, ViaIrun proiektuaren fase berri bat martxan dago jada, Hiri Proiektu Estrategikoan eta, trenbide eremuan, Hiri Antolaketarako Plangintza Nagusiaren (HAPNA) aldaketarekin.

Guztira, 10 aztergai hartuko dira kontutan ViaIrun proiektua garatzerako orduan: lurralde eta hiri estrategia, trenbide azpiegitura, kolektibitatea eta mugikortasuna, eremu publikoa, ekonomia jarduerak, ekipamenduak, etxebizitza, ondarea eta aurreiritziak, ikuspegi inklusiboa eta jasangarritasuna eta berreraikuntza. Jose Antonio Santano Irungo alkateak proiektuaren inguruan adierazi du, “Irunek bizi duen iraultza sozial eta ekonomiko handiena da hiria XIX. mendean zabaldu zenetik”.

“Irunek bizi duen iraultza sozial eta ekonomiko handiena da hiria XIX. mendean zabaldu zenetik”

Jose Antonio Santano, Irungo alkartea

Hiri proiektu estrategikoa
Hiri proiektu estrategiko bat udalerri baten etorkizunari buruzko hausnarketa prozesua da. Irunen kasuan, Hiriko Proiektu Estrategikoak Hiri Barruti Berritzaile bat proposatzen du Aduanaren inguruan irabaziko den trenbide-eremuan.Aprobetxamenduari dagokionez, jarduera ekonomiko berritzaile berrien sorrera bultzatzea bilatzen da ViaIrun proiektuaren garapenaren bitartez.

Hiri Antolamendurako Plan Nagusia

Hiri antolamenduko plan nagusia udalerria bere osotasunean antolatzeko oinarrizko tresna nagusia da, udalerriko lurzoruaren eta eraikinen erabilerak arautzen dituen tresna juridiko bat, eta, arau juridiko bat den heinean, eskubideak eta betebeharrak ezartzen ditu, eta subjektu publiko eta pribatu guztiak lotesten; alegia, udal eremu fisikoan zer, non eta zenbat egin daitekeen arautzen du.

HAPNA planak hiri erdian dagoen lurzorua antolatzeko balio du, alegia, trenbidearen aztarna guztiak txukundu eta lurzoruak trenbide erabileratik askatzen doazen neurrian hiriaren antolakuntzak proiektu global koordinatu bat edukitzeko.

HAPNA plazak, trenbide gunearen hiri-lurzoru sailkapenaren barnean, erabilera (jarduera ekonomikoa, erresidentziala, zuzkidurazkoa, …) eta kopurua (eraikigarritasuna) kalifikatuko du. Hau da, trenbide gunearen barnean zer, non eta zenbat arautuko du.

Proiektua gertutik ezagutzeko aukera
ViaIrun proiektua hiritarren artean ezagutzera emateko, bi erakusketa antolatu dira hirian. Lehen erakusketa Palmera Montero gunean bisitatu daiteke astelehenetik ostiralera goizeko 8:00etatik gaueko 22:00etara eta larunbat eta igandeetan 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, jaiegunetan izan ezik.

Bigarren erakusketa Txapaleta plazan kokaturik dago, aurreikusitako operazioaren eszenatokitik oso hurbil eta astelehenetik ostiralera arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara bisitatu daiteke eta larunbatetan goizeko 9

:00etatik eguerdiko 13:00ak arte. Igande eta jaiegunetan,berriz, erakusketa itxita egongo da.

Partaidetzarako tartea
Proiektuan interesa duten pertsona guztiek izango dute otsailaren 15era arte proiektuan parte hartzeko aukera. Webgunearen bitartez iritzia emateko aukeraz gain, partaidetza saio ezberdinak antolatuko dira Palmera Montero gunean urtarrileko hilabetean zehar.

Abenduaren 9an egin zen urtarrileko lehen saioa,batetik, udal zerbitzuak eta, bestetik, hiritar eta elkarteei zuzendua. Aurrez aurreko partaidetza saio hauen bitartez proiektu hiritarrei hurbiltzea bilatzen da, sortutako zalantzak argitzeaz gain.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude