Ficoba erakustazokak Antzinatasun, Bildumazaletasun eta Vintage Azokaren bigarren edizioa hartuko du datorren urriaren 17an eta 18an. Hitzordu honek ingurune egokia eskaintzen die erakusleei beren pieza bereziak ezagutzera emateko eta publiko berrietara iristeko. Bertaratzen direnek pabiloi estali zein girotua eta doako aparkaleku zerbitzua izango dituzte aukeran.
Topaketak Euskadiko, Nafarroako zein Iparraldeko bisitariak bildu nahi ditu berriro ere Irungo azokagunean. Aurreko edizioak harrera bikaina izan zuen eskualdean, guztira 3.000 pertsona baino gehiago hurbildu baitziren erakusketara.
Sektoreko profesionalentzat
Sektoreko profesionalek beren saltokiak eta piezak azokan erakusteko aukera izango dute aurten ere. Parte hartzeko baldintzak ezagutu edo izena eman nahi dutenek antolakuntzarekin jarri beharko dute harremanetan, 627 300 380 telefono zenbakira deituz (Mary Cruz) edo @nougrupfiral profilaren bidez.



