Martxan dira hiriko landa bideak konpontzeko lanak

Irungo Udaleko Obra Arloak jakinarazi duenez, lanak egiten ari da hiriko landa bideetan, 73.785,80 euroan, Lapitzen, Olaberrian eta Meakan hondatuta dauden bide zati batzuk konpontzeko.

Zehazki, proiektuaren barruan, batetik, Lapitzen (Altamiratik Azpilikueta baserrirako bidean), 20-30 m den zati bat konponduko da; bestetik, Olaberrian, 100 m inguruko zati bat, Meakarreko bidean; eta, azkenik, Meakan, bi zati: 100 m pasatxoko bat, Makatzagako bidean, Burutaran baserrirako sarreretan, eta Frantziun bidea, 120 m2 guztira, bi puntutan.

Lan guztien helburua mugikortasuna hobetzea da, eta, horretarako, bideetako hormigoizko zorua konpontzea. Aukeratutako bide zati batzuetan, ordea, ez dago hormigoirik, eta, horregatik, konponketa lanen barruan zolagain hori jartzea xedatzen du proiektuak. Lanez arduratuko den enpresa Mikel Telletxea Juanena da.

Milioi bat inguru
Lan hauek azken urteetan egindako hobekuntza lanen jarraipena dira. Beste ekitaldi batzuetako jarduketak kontuan izanik, 2015etik 2020ra bitartean, guztira, 838.766,76 euro inbertitu dira zirkulazio handiko landa bideetan lanak egiteko, hala nola Etxeberri eta Olakiñeta bideetan eta Zamora baserrirako eta Irugurutzetako labeetarako sarreretan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude