Informazioaren Gizartearen eta Herritarren Parte Hartzearen arloak jakinarazi duenez, hiriko bi auzotan autozerbitzuko terminalak instalatzeko lanak burutu dira.
Orain arte, Udalak autozerbitzuko 5 terminal zituen instalatuta (2 HAZeko itxarongelan, 1 Palmera Montero espazioko atondoan eta beste bi Kutxabanaken Anaka eta Kateako bulegoetan). Orain, ordea, zazpi zango dira, berriki jarritako bi terminal gehitu behar zaizkie eta. Bat Belaskoeneko auzo-elkartearen lokalean jarri da (Olagizon kalea, 34), eta bestea San Migeleko adinekoen zentroan (Javier Esteban Indart kalea, 5). Jarduketa hau Irungo EH Bildu udal-taldeak 2021eko aurrekontuetan sartutako zuzenketa baten ondoriozkoa da.
Terminal horiek erabilita, administrazioaren izapide ugari egin daitezke. Adibidez, NANak edo AIZentzako eskanerrarekin errolda-agiriak eskuratu daitezke (banakoak edo bizikidetza-unitatearenak), bai eta ordainagirien kopiak ere; IRUN Txartelaren ziurtagiriarekin (BaKQ) Irungo Udaleko egoitza elektronikoko edozein kudeaketa egin daiteke (izen-emateak, laguntzak, jakinarazpen elektronikoak jasotzea), eta beste edozein eskaera elektroniko egin daiteke, oro har. Uneotan, gainera, txertaketa-ziurtagiriak lor daitezke, terminala Osakidetzaren webguneko zerbitzu horrekin lotzen baita.