Eguberriek jarraipena izango dute hiriko adinekoen espazioetan 2026ko lehenengo hilabeteko jardueretan, eta Inauteriei ere zeharka begiratzen hasiko gara. Horrela, zenbait jarduera antolatu dira urtarrilerako adinekoen espazioetan, adinekoek jarduerak egitea eta jendartean egotea bultzatu nahi ditu Udalak. Jarduerak Irungo Udaleko Gizarte Ongizate arloak antolatu ditu.
Urtarrileko programazioa
Anaka-Puiana espazioan jarduera ugari izango dituzte hilabete honetan. Bihar bertan, urtarrilak 3, ‘Un vecino con pocas luces’ filma proiektatuko dute 17:30ean. Urtarrilaren 5ean, ordu berean, Erregetako merienda ospatuko dute. Hilabetearen bigarren erdialdean, inauterietako entseguak egingo dituzte (17, 24 eta 31n, 16:00etan) eta urtarrilaren 24an dantza saioa egongo da 17:30ean. Gainera, urtarrilaren 19tik 31ra Merche Ramosen akuarela-erakusketa bisitatu ahal izango da.
Behobia eta Belaskoenea zentroetan ere ekintzak antolatu dituzte. Behobian, bihar, urtarrilak 3, ‘Sirat’ filma ikusteko aukera egongo da 17:00etan, eta urtarrilaren 9an ‘5 litros’ erakusketa bisitatuko dute ordu berean. Belaskoenean, berriz, Bingoa egingo dute urtarrilaren 14an, 17:30ean hasita.
Iraso eta Lekaenea guneei dagokienez, Irason urtarrilaren 5ean irtenaldia egingo dute Errege Magoen kabalgata ikustera (17:00etan), eta urtarrilaren 7an Belaskoeneako jaiotza bisitatuko dute. Lekaenean, inauteriak prestatzen hasiko dira urtarrilaren 20an, 17:30ean egingo den dekorazio-tailer baten bidez.
Luis Mariano zentroan zinema, irakurketa eta gastronomia uztartuko dituzte. Bihar, urtarrilak 3, ‘Vaya Navidad’ filma proiektatuko dute (17:00etan). Urtarrilaren 15ean Donostiako Danborradari buruzko irakurketa berezia egingo dute, eta hilabetea amaitzeko, urtarrilaren 29an, porrak merendatzera aterako dira (17:00etan).
Palmera-Montero eta San Migel zentroetan ere izango da zer egin. Palmera-Monteron, urtarrilaren 5ean Behobiako jaiotza bisitatuko dute (17:30ean) eta urtarrilaren 30ean ‘La canción del marinero’ filma ikusiko dute. San Migelen, urtarrilaren 5ean kabalgatara joango dira (17:30ean) eta urtarrilaren 17an ‘Orgullo y prejuicio’ filma proiektatuko dute 17:00etan.
Azkenik, Katea auzoan, urtarrilaren 7an Belaskoeneako jaiotza bisitatuko dute (17:00etan). Urtarrilaren 24an, ekintza berezi bat egingo dute: belaunaldien arteko sukaldaritza tailerra Haurtxokoan, 16:30ean.



