Irungo Kemen dantza taldea ikasturte berriaren hasiera prestatzen ari da. Aurreko ikasturteetan bezala, heldu zein haurrentzako ikastaroak eskainiko dituzte. Izena eman nahi duten horiek, 688 920 160 telefono zenbakira deitu edo adaxka@kemendt.com posta elektronikora idatzi beharko dute.
Dantza taldearen sare sozialetan heldu zein haurrentzako ikastaroen behin-behineko ordutegiak zabaldu dituzte. Dena den, apuntatzen den haur kopuruaren eta monitoreen arabera ordutegian aldaketak egon daitezkeela jakinarazi dute.



