Larreaundi Olaberria Auzo Elkarteak Kulturartekotasunaren Astea antolatu du azaroaren 12tik 19ra bitartean, auzoko hainbat gunetan garatuko den bost ekintzako egitarauarekin. Jarduerak gaur bertan, osteguna, abiatuko dira, 18:00etan, Virgen Milagrosako auzo-lokalean egingo den Migrantas: Hain gertu eta hain urrun erakusketaren inaugurazioarekin. Espazio horrek berak hartuko du bigarren hitzordua bihar, ostirala, azaroak 13, 18:00etan, txontxongiloen kabaret interkulturalarekin.
Asteburuan, larunbatean (azaroak 14), jarduerak kalera aterako dira Roberto eta Miguel auzogileak plazatxora. Bertan, 11:00etatik aurrera, Elkar ezagutuz, loturak ehuntzen ekimena burutuko da, Udal Mediazio Zerbitzuaren eskutik antolatutako kulturarteko jolas eta ekintzekin.
Programazioak datorren astean jarraituko du bi hitzordu berezirekin: asteazkenean, azaroak 18, 18:30ean, Antxeta Irratiaren eskutik “Patrullas Ciudadanas” delakoen inguruko hitzaldia eskainiko dute Iñigo de Loiolako auzo-elkartean. Azkenik, ostegunean, azaroak 19, 17:30ean, saharar herriaren aldeko tailer gastronomiko solidarioa egingo dute Sociedad Benéfica Los Perolas elkartean. Egitarauari buruzko informazio gehiago larreaundiolaberria.org webgunean kontsulta daiteke.



