Atzo iluntzean Ficobak urteurren berezia hartu zuen: Antxeta Irratiaren 25. urteurrena. Auditoriuma txiki geratu zen oihartzun handiko ospakizun baten aurrean. Bertan, irrati hitzari egunero zentzua ematen dioten langileez gain, entzuleak eta kolaboratzaileak ere bertaratu ziren ospakizunaren parte izateko. Hitzek ordea beren ohiko jardunean baino protagonismo gutxiago izan zuten, oholtza dantza, musika, kantu, bertso, omenaldi, margolan eta txalo zaparrada ugarirekin partekatu baitzuten. Horrela, Antxetak argi eta garbi erakutsi zuen, 25 urtez egindako ibilbideaz gain, etorkizun luzea marrazten zaiola oraindik ere ortzi-mugan.











