Gaur hasi dira Artaleku kiroldegiko estalkia konpontzeko lanak

Irungo Udaleko Obra arloak jakinarazi duenez, gaur jarriko dira abian, astelehenarekin, Artaleku kiroldegia konpontzeko lanak. Lanak 242.500 euroko aurrekontuarekin esleitu zaizkio L&M IMNGENIEROS SLUri, eta hiru hileko iraupena izango dute.

Artaleku kiroldegiaren estalkiaren egitura espaziala xehe-xehe aztertu eta gero, Udaleko zerbitzu teknikoek ikusi zuten barra batzuk oso egoera txarrean daudela, herdoil asko pilatu dutelako. Arazoa konpontzeko, herdoila kenduko da egituratik, garbiketa mekaniko bidez, eta ondoren egituraren gainazala babesteko tratamendu bat aplikatuko da.

Gainera, barra ugari ordeztu beharko direla aurreikusi denez, esferaren loturak berrikusiko dira barra berriak instalatu aurretik. Esferaren muturrak prestatu ostean eramango dira barra berriak bertara, dagokien lekuan jartzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude