Artaleku kiroldegiko gimnasio-espazioa handitu egingo dela jakinarazi du Udalak

Irungo Udaleko Kirol arloak jakinarazi du Artaleku kiroldegiko instalazioetan beste hobekuntza batzuk egingo direla, ondorio horretara iritsi baita Kirol ManagemenT SLU enpresak hiriko kirol-ekipamenduak aztertu eta haien diagnostikoa egin ondoren.

Azterketa eta diagnostiko horren arabera, gimnasioaren eta ariketa gidatuen aretoen metro karratuak handitu beharra dago.

Aurrekontu parte-hartzaileen esparruan “Artalekuko gimnasioko instalazioak hobetzea” proiektua onetsi zela kontuan hartuta, Irungo Udalak denbora darama proiektua gauzatzeko dauden aukerak aztertzen.

Hori dela eta, kiroldegiko gimnasio-espazioa handitu egingo da, eta, horretarako, entrenamendu funtzionalerako gune bat prestatuko da. Era berean, gainerako pistetako biren tarima osorik birmoldatuko da aurten bertan, eta gainerakoa ere birmoldatzea aurreikusita dago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude