Leire Navaridasek Espainiako Arraun Selekzioarekin Gazteria Kopan parte hartu du

Joan den asteburuan, abuztuaren 10ean eta 11n, Leire Navaridasek gazte mailako Espainiako arraun selekzioarekin parte hartu zuen Racicen (Txekiar Errepublika), Gazteriaren Kopan. Leire talde nazionaleko lemazainik gabeko lauko kidea zen, Donostiako Ur Kirolakeko beste hiru arraunlarirekin batera: Haizea Gozategi, Naroa Landa eta Irati Etxebeste.

Gazteriaren Kopa estropada bikoitza da: larunbatean sailkatze bat egiten da goizez eta 6 ontzirik onenek arratsaldean egiten dute finala; eta igandean gauza bera egiten da. Bai larunbatean eta baita igandean ere, Leireren txalupa 6 ontzi onenen A finalerako sailkatu zen, baina ez zuten podiumera igotzerik lortu, ez larunbat ez igande. Larunbatean seigarren geratu ziren finalean eta igandean postu bat hobetu eta bosgarren geratu ziren finalean.

Naroa Zubimendi Sevillan

Bestalde, Naroa Zubimendik 23 urtez azpiko arraun olinpikoko Espainiako selekzioarekin kontzentratuta jarraitzen du, St. Catharines (Kanada) abuztuaren 18tik 24ra.

Naroa Sevillan egon da txapelketa hau prestatzen ekainaren 22tik uztailaren 24ra, eta 4 eguneko atsedenaldiaren ondoren, Bañolasera joan da Munduko Txapelketaren aurreko azken 4 asteak egitera.

Naroak lemazainik gabeko ontzi bikoitzean arraun egiten du, Enma Alimbau Ampostako arraunlariarekin batera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude