CBA liburutegiak 2021/2022 ikasturterako jarduerak aurkeztu ditu

Irungo Udaleko Kultura arloak jakinarazten du CBA Carlos Blanco Aguinaga liburutegi eta kultur zentroko 2021/2022 ikasturteko jarduerak abian direla.

– Izen-ematea doakoa da.

– Izena emateko epea irailaren 27tik irailaren 30era bitartekoa izango da.

– Izena emateko:

Telefonoz: 943 505421

Online: www.irun.org/biblioteca

Plazak mugatuak dira eta zozketa bidez esleituko dira. Hau da CBA liburutegiak abian jarri dituen jardueren programa. Tailer zerrenda:

  • CluBA. Irakurketa kluba. Koord.: Mertxe Tranche. Hilean behin. Astelehena, 19:00
  • Munduko emakumeen literatura. Koord.: Marian Benítez. Hilean behin. Asteartea, 19:00
  • Idazketa sortzailea. Koord.: Itziar Sistiaga. Hamabost egunez behin. Astelehena, 19:00
  • Solasaldiak frantsesez. Koord.: Mónica Zafra. Hamabost egunez behin. Ostiralean, 16:00
  • Poesia tailerra. Koord.: Jesús Rodríguez. Hilean behin. Asteartea, 17:30
  • Literatur mintegia. Koord.: Carlos de Agustín. Hilean behin. Osteguna, 18:00 16:00
  • Irakurle txokoa. Koord.: Yurre Ugarte. Hilean behin. Osteguna, 19:00
  • Irun book club. Koord.: Slawka Grabowska. Hilean behin. Astelehena Asteartea, 18:00
  • Ambigüinglish. English conversation group. Koord.: Slawka Grabowska. Hilean behin. Asteazkena, 18:30
  • Helduentzako euskarri emozionala artearen bidez. Koord.: Margi Egiguren.Astean behin. Asteazkena, 11:00
  • Umeentzako euskarri emozionala artearen bidez. Adina:7-12 urte. Koord.: Margi Egiguren. Astero. Asteazkena, 17:00
  • Nerabeentzako autoezagutza tailerra. Adina:11-14 urte Koord.: Maite Arrese. Hilabetean hiru. Larunbata, 11:00

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude