Irun bisita gidatuen bitartez ezagutzeko aukera egongo da abuztuan ere

Abuztuko zubia ate joka dugun honetan, Irungo Udalak, Bidasoa Bizirik-en bidez, “uda historikoa” bizitzera gonbidatu ditu irundar zein bisitariak, hiriko ondarearen aberastasuna ezagutarazteko bisita gidatu batzuen bidez. Bisitetan parte hartzen dutenek hiriko eraikinik adierazgarrienen historia ezagutuko dute, hala nola udaletxearena, eta askotariko bitxikeriak entzungo dituzte gidarien ahotik.

Hona hemen informazio guztia:

Bisita gidatua: udaletxea

Noiz? Maiatzetik azarora arte, hilabeteko azken larunbatean.

Zer ordutan? 11:00etan, euskaraz, eta 12:00etan, gaztelaniaz.

Zenbat denboran? 50 minutuz.

Zenbatean? Doan.

Bisita gidatua: Irungo historia zubiz zubi

Noiz? Uztailean eta abuztuan, ostegunero.

Zer ordutan? 11:00etan.

Zein da ibilbidea? Abenida zubia, Bidasoa ibaia, Gazteluzar eta Aduana zena.

Zer hizkuntzatan? Euskaraz eta gaztelaniaz.

Zenbat denboran? 2 ordu eta 20 minutuz.

Zenbatean? 3 euroan.

Bisita gidatua: Irungo ondarea

Noiz? Uztailean eta abuztuan, asteazkenero eta ostiralero.

Zer ordutan? Asteazkenetan, 11:00etan, eta, ostiraletan, 17:00etan.

Zein da ibilbidea? Junkal eliza (kanpandorrea), Santiago karrika, Urdanibia plaza, Ama Xantalen ermita, San Martzial karrika eta udaletxea.

Zer hizkuntzatan? Euskaraz eta gaztelaniaz.

Zenbat denboran? 2 orduz.

Zenbatean? 3 euroan.

Bisita gidatua: Junkal elizako kanpandorrea

Noiz? Uztailean eta abuztuan, larunbatero.

Zer ordutan? 11:00etan, 11:40an eta 12:15ean.

Zer hizkuntzatan? Euskaraz eta gaztelaniaz.

Zenbat denboran? 25 minutuz.

Zenbatean? 1,50 euroan.

* Dagoeneko ez dago tokirik.

Izen ematea

Bisita gidatuetan parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute aurrez, Luis Mariano lorategietako turismo bulegoan edo turismoirun@bidasoa-activa.com helbide elektronikoan.

Turismo bulegoaren ordutegia

Astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 13:30era eta 15:00etaik 19:30era

Igandean, 10:00etatik 14:00etara

Informazio gehiago, Bidasoa Turismo webgunean.

Bisita gidatuak Oiasso Museoaren eskutik ere

Oiasso Museoak ere antolatu ditu bisita gidatuak: bilduma iraunkorraren eta/edo aldi baterako bildumaren bisita, Ama Xantalen ermitarena eta Irugurutzetako labeena.

Eskaintza erakargarri horri esker, parte hartzaileek erromatarren garaiko hiriko ondare arkeologikoa ezagutuko dute, bertatik bertara: portua eta bertako biltegiak, terma publikoak, nekropolia eta Oiasso inguruko (egungo hiriak duela 2.000 urte okupatzen zuen lurraldeko) meategiak.

Oiasso Museoaren bisita gidatuei buruzko informazioa, hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude