Irun bisita gidatuen bitartez ezagutzeko aukera egongo da abuztuan ere
Abuztuko zubia ate joka dugun honetan, Irungo Udalak, Bidasoa Bizirik-en bidez, “uda historikoa” bizitzera gonbidatu ditu irundar zein bisitariak, hiriko ondarearen aberastasuna ezagutarazteko bisita gidatu batzuen bidez. Bisitetan parte hartzen dutenek hiriko eraikinik adierazgarrienen historia ezagutuko dute, hala nola udaletxearena,...




